Udaberri Astea

Dantza erakustaldien eguna gaur Zubietan

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 8a, 08:36

Udaberri Astearen azken txanpari helduko dio gaurtik Zubietak. Ostiralera arte, dantza erakustaldiak, magia ikuskizuna, komiki tailerra edota antzerki eguna iragarri dituzte.

Zubietako Guraso Elkarteak egunotarako antolaturiko Udaberri Astea bueltan da gaurtik, ekainak 8. Iragan astearen antzera, eta oraindik bizi dugun osasun krisialdiaren eraginez, prebentzio neurrien artean ospatuko dira datozen hitzorduak.

Ekintzak eguraldiaren arabera errebote plazan edo frontoian ospatuko dituzte. Gehienez, 100 lagunentzako lekua egongo da. Ekitaldi guztiotarako izana aurrez eman beharko da usurbilkultura.eus atarian. Hitzordu bakoitza ospatu baino bi egun lehenago.

Ekainak 8, asteartea
Dantza erakustaldia:
17:00 Baleta eta dantza.
18:00 Plaza dantza.
Izen ematea: ekainaren 6ra arte doan, usurbilkultura.eus atarian. 

Ekainak 10, osteguna
17:00 Magia ikuskizuna. 
Izen ematea: ekainaren 8ra arte doan, usurbilkultura.eus atarian. 

18:00 Komiki tailerra.
Izen ematea: aurrez, ekainaren 8a baino lehen, usurbilkultura.eus atarian.

Ekainak 11, ostirala
Antzerki eguna:
17:30 Antzerkia LH 1-2.
18:15 Antzerkia LH 4-5-6.
Izen ematea: ekainaren 9ra arte doan, usurbilkultura.eus atarian. 

Oharrak:
-Ekintzak errebote plazan edo frontoian egingo dira, eguraldiaren arabera.
-Ekitaldietako edukiera: 100 lagunentzako lekua.

Antolatzaileak: Zubietako Guraso Elkartea.