Bart ETB-k eskainitako Zubietari buruzko "Herri Txiki, Infernu Handi" saioa sarean

Noaua Aldizkaria 2022ko urt. 17a, 08:33

Saioa ikusterik izan ez edota berrikusi nahi izanez gero, eitb.tv atarira jo besterik ez duzue.

Unai, Manolito, Nartxi, Miriam, Jon, Maritxu, Maria Jesus eta Ander. Bart Euskal Telebistan ikusi eta entzun ahal izan ditugun zubietarrak dira. Zubieta izan baita igande gauean ETB-1 kateak eskaini duen "Herri Txiki, Infernu Handi" saioko protagonista.

Gogoan izan, azaroan zehar aritu zen Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik aurkezturiko programako lan taldea Zubieta eta zubietarren hitzak eta irudiak biltzen. Grabazio prozesua abendu hasieran herritarrekin frontoian borobildu zuten. Bateko zein besteko hainbat pasarte bilduta eskaini dute Zubietari buruzko "Herri Txiki" bart.

Emanaldi honekin Euskal Telebistako saio arrakastatsuak inguruotara eginiko joan etorriak amaitu ditu. Gogoan izan, hirutan izan dira geure artean. 2018ko udazkenean Aginagan izan ziren estreinakoz, urtebete beranduago Usurbilen. Eta 2021a agurtu aurretik Zubietan aipatu moduan.

Bart gaueko saioa ikusterik izan ez bazenuten, albiste honi atxikitako bideoan duzue osorik. Baita bestela helbide honetan ere, EITB-k duen Nahieran atarian: eitb.tv