Galiza eta Usurbil lotu dituen kontzertu gau ederra bart Aginagan

Noaua Aldizkaria 2024ko mai. 5a, 11:01

Eliza Zaharra Elkarguneak antolaturiko kontzertu gau bizia izan dute bart Aginagan.

Lagun giroko eta lagunarteko kontzertu gau ederra ospatu dute bart Aginagan. Eliza Zaharra Elkarguneko oholtzan hiru musika talde batu dira; bi herrikoak, hirugarrena galizarra, baina denak elkarren artean ezagunak; Loita Amada galizarrak eta Rukula zein Zaparra usurbildarrak.

Disko berriak aurkezteko baliatu zuten hitzordua etxekoek; Zaparrak bere estreinako "Azalberritzen" diskako abesti bilduma. 10 urteko ibilbidea osatu duen Rukulak, bestalde, bere hirugarren diskoa, "Traganarru" sorkuntza laneko abestiak partekatu zituen Aginagako Eliza Zaharrera joandakoekin.