Galiza eta Usurbil lotu dituen kontzertu gau ederra bart Aginagan

Noaua Aldizkaria mai 05, 11:01 Aginaga

Eliza Zaharra Elkarguneak antolaturiko kontzertu gau bizia izan dute bart Aginagan.

Kontzertu gaua Aginagan
“Orain sortu zaigu lan borobilagoa egiteko gogoa”

Noaua Aldizkaria mai 03 Aginaga

Martxoan sartzearekin batera atera zuen Zaparra taldeak “Azalberritzen” izeneko lehen diskoa. Larunbatean kontzertua eskainiko dute Aginagako Eliza Zaharrean, gaueko 22:30etan hasita Rukula herrikideekin eta Loita Amada galizarrekin. Sarrerak aurrez eskura ditzakezue usurbilkultura.eus plataforman edo Aginagako Arraten.