Andatza Eguna

Naturarekin jolasean igo dute Andatza, Zirimararen familia planeko partaideek

Noaua Aldizkaria 2024ko mai. 5a, 14:26

Andatzako hamaika bideetako bat hautatu dute jolasean mendi hau igotzeko Zirimara familia planarekin bat egin duten herrikideek.

Txikienek ohartzerako igo dute Andatza gaurkoan. Adi, naturak eskaintzen zien ingurune zoragarriari arreta jarrita osatu dute Urdaiagako plazan hasi eta tontorreraino bidea. Izan ere, hainbat guraso eta seme-alabek bat egin dute beste urte batez, Andatza Egun honetarako antolatu zuten Zirimararen familia planarekin.

Goizeko 9:30etan bildu dira aipatu moduan, San Esteban ermita pareko plazan. Handik Igartzabaleraino lehendik eta bertatik Puela aldera jo beharrean, beste bideetatik barrena segi dute txangoa. Tarte horretan, txikienek ez dute aspertzeko betarik izan. Guztiak entretenitu dituzten bi zeregin izan dituzte txikienek. Adi egon behar izan dute inguruneari eta naturarekin jolasteko aukera ederra izan dute. Batetik, ibilbidearen noranzkoa zehazteko antolakuntzak jarritako xingola horiak aurkitu eta eskuratzen aritu dira. Gainera, zenbait jolas proposatu dizkiete, hurbilen zuten ingurune berde eta biziko hainbat elementu aurkitzea.

Amaieran, Andatza tontorrera heldu dira ibilbide polit askoa osatuta eta han bat egin dute Andatza Egunera igotako gainerako bisitariekin.