Santuenean, aste honetako ibilaldia

Noaua Aldizkaria 2024ko mai. 6a, 07:56

Usurbilen edota Aginagan ibili ostean, Santuenearen txanda astearte honetako "Goazen, kalera!" dinamikaren baitan.

Osagai berriak txertatuko dituzte apirila erdialdean sendotuta itzuli zen "Goazen, kalera" dinamikara. Dakizuenez, ariketa fisikoa komunitatean egiteko ohitura sustatzen du egitasmo honek, asteartero egiten duten ibilaldiarekin. Aste honi dagokiona, bihar bertan, maiatzaren 7an egingo da. Goizeko 10:00etan abiatuko dute txangoa, abiapuntu berri batetik. Izan ere, azken asteotan Usurbilen edota Aginagan egin dituzte osteratxoak. Bihar, estreinakoz Santuenean barrena egingo dute ibilaldia. Goizeko 10:00etan abiatuko dira bertako frontoitik. Gogoan izan, herritar orok parte har dezake hitzordu honetan. Ez da aurrez izena eman beharrik.

San Ixidro egunarekin bat
Ez da, ordea, ekimen honi begira iragarri duten aldaketa bakarra izango. Datorren astean, aldiz, egunbete beranduago izango da, maitzaren 15ean. Egun horretan, San Ixidro eguna ospatuko da, goiz partean. Astearteroko ibilaldia asteazkenera atzeratuko dute. 10:00etan hasita ordubete pasatxoko paseoa eta segidan, hamaiketakoa helmugan, San Ixidro eguneko ospakizunetan. Maiatzaren 21etik aurrera, asteartetara itzuliko da berriz, “Goazen kalera” dinamika. Gogoan izan, herritar orok parte har dezake ekimen honetan, ez dago aurrez izena eman beharrik.

Maiatzak 15, asteazkena
10:30 Trikitilariak.
11:00 Hamaiketako herrikoia.
12:00 Herri kirolak bertsolariekin eta eskertza ekitaldia.
- Aizkolariak: Unai Etxeberria (Ezkio) eta Kimotz (Ereñotzu).
- Harrijasotzaileak: Gorka Etxeberria (Ortzaka) eta Garazi Ansa (Oiartzun).
- Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi eta Ane Labaka.
Eskertza-ekitaldia: Euxebio Txapartegiri eta Jose Ramon Sarasolari.
14:30 Bertso-bazkaria Artzabalen (bazkari-txartelak Artzabalen eta Alkartasunan salgai).

Antolatzailea: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.

"Usurbil, goazen Kalera"
Maiztasuna: astean behin.
Noiz: asteartero.
Ordutegia: 10:00-11:30.
Abiapuntua eta helmuga: tokian tokiko frontoia. 
Iraupena: momentuz, ekaina amaiera arte, irailean segida eman asmo diote.
Egutegia: maiatzaren 7an Santuenean, maiatzaren 15ean (asteazkena) Usurbilgo Kaxkoan, maiatzaren 21ean Usurbilgo Kaxkoan (ekintza berezia), ekainaren 4an Zubietan, ekainaren 18an Usurbilgo Kaxkoan.
Antolatzaileak: Gure Pakea, Gure Elkartea eta Arrate elkarteak, Udarregi ikastola, Aginagako eta Zubietako eskolak, Usurbilgo Udala, Oinarrizko Lanbide Heziketa.