2024/05/12 12:50

Kirola

Kirol hitzorduen agenda: Itzulia Women 2024, futbola

Kirol hitzorduen agenda: Itzulia Women 2024, futbola
Usurbil

Futbola Haranen
16:00
Preferente mutilak: Usurbil FT-Mundaiz SCD

Itzulia Women 2024
Ordua:
12:50-13:20.
Tokia: N-634 errepidea, Aginagatik Usurbila.
Zehaztasunak: Itzulia Women 2024ko azken etapa, Donostian hasi eta amaituko dena, Usurbildik igaroko da. Guztira, 358,9 kilometroko ibilbidea osatuko dute emakumezko txirrindulariek. Usurbildik igaroko den azken jardunaldiari dagokionean, aurreikusi dutenez, "etapa erabakigarria izango da. Ibilbideak Donostiako Klasikoa simulatuko du; izan ere, Lezotik Jaizkibelera igoko da, eta, bukatzeko Murgileko hormatik gora egingo du Mendizorrotzeraino. Oriora eta ondorengo kilometroetan Donostiara jaistea metara iritsi eta sailkapen orokorrean garaipena eskuratzeko banakako erlojupekoa izango da".  

Informazio gehiago: itzulia-women.eus atarian jaso dezakezue.