14 jaiegun izango ditu 2025. urteak

Noaua Aldizkaria 2024ko api. 23a, 12:53

Urtero moduan, Eusko Jaurlaritzak erabaki du zeintzuk eta zenbat izango diren 2025. urtean izango ditugun jaiegunak.

Guztira, hamalau izango dira, baina momentuz, 2025. urtean izango ditugun hamabi jaiegun zehaztu ditu Eusko Jaurlaritzak. Izan ere, garai honetan egin izan duen moduan, hurrengo urtean egutegian, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gorriz izango ditugun jaiegunak zeintzuk izango diren erabaki du aste honetako Gobernu Kontseiluak.

Betiko moduan, erlijio ospakizunei nahiz Espainiako naziotasunari lotutako jaiegunak izango dira aipatu hamahi egunak.

Aldaketa pare bat iragarri dituzte; urriaren 12a ez da ageri segidan datorren zerrendan. Izan ere, 2025ean, igandez egokituko da. Bestalde, aurten bai, igandez, baina datorren urtean astelehenez egokituko den abenduaren 8a jaiegun izendatu du Eusko Jaurlaritzak.

Zerrenda honetatik kanpo beste bi jai egun izango ditugu 2025ean; bat, Gipuzkoako Foru Aldundiak erabakitakoa izango da; aldaketarik ez bada, uztailaren 31. Bestea, Usurbilgo Udalak erabaki beharko duen udalerri mailako jaieguna. Normalean, uztailaren 2a izendatzen du Usurbilgo jaiegun gisa. Halere, udalbatzak du jaiegun hau izendatzeko eskumena.

2025. urteko jai egunak
Urtarrila: 1, 6.
Apirila: 17, 18, 21.
Maiatza: 1.
Uztaila: 25.
Abuztua: 15.
Azaroa: 1.
Abendua: 6, 8, 25.

Horrez gain:
-Foru Aldundiak finkatutako jaieguna.
-Usurbilgo udalerri mailako jaieguna.