"Aranerreka txuri bihurtu zen"

Noaua Aldizkaria 2024ko api. 30a, 08:57

Anerreka ingurumen elkartetik jakinarazi dutenez, "beste behin isurketa handi bat egon da" Aranerrekan.

Albiste honi atxikitako argazkiak Anerreka ingurumen elkarteak NOAUA!ra bidalitakoak dira. Antza, astelehen arratsalde honetan bertan jasotakoak. Argazkietan herri erdigunea zeharkatzen duen Aranerreka ageri da, egunerokoan ez duen itxurarekin. "Atzo arratsaldean Aranerreka txuri bihurtu zen", ohartarazi dute aipatu ingurumen elkartetik. Honako ohar hau helarazi dute:

Anerreka ingurumen elkartearen oharra
Atzo arratsaldean Aranerreka txuri bihurtu zen. Beste behin isurketa handi bat egon da. Dagoeneko Aranerreka hilda dago. Aranerreka biziberritzeko parkean inbertsioak egin eta aisialdirako egokitu da, baina bere bihotza, erreka bera, kutsatu eta hil egin da. Tamalez, natura ez dago administrazioen agendan.
Anerreka