Usurbil FT taldeko jubenilak Ohorezko Mailara igotzeko zorian dira

Noaua Aldizkaria 2024ko api. 30a, 18:41

Jubenil mailako Usurbil FT taldea denboraldi bikaina osatzen ari da. Lau jardunaldi falta dira oraindik baina larunbat honetako partida irabazten badute,  Ohorezko Mailan jokatuko dute datorren denboraldian. Touring-en aurkako partida Haranen jokatuko da, arratsaldeko 17:45ean. 

Larunbat honetako partida etxean jokatuko dute, arratsaldeko 17:45ean hasita. Jokalariek Haranera bertaratzeko deia luzatu dute. Touring-en kontrako partida erabakigarria irabazteko zaleen laguntza ere funtsezkoa izango baita.