Gizarte langile postua betetzeko azterketa eguna finkatu du Udalak

Noaua Aldizkaria 2024ko mai. 4a, 10:19

Maiatzaren 31rako iragarri du gizarte langile postua betetzeko deialdiari lotutako azterketa.

Enplegu Publikoa Egonkortzeko 20/2021 legetik eratorritako udal lanpostu bati buruzko oharra segidan. Usurbilgo Udalak jakinarazi duenez, gizarte langile postua betetzeko deialdian izena emana zutenentzako hitzordu garrantzitsua finkatu berri du; azterketa eguna noiz izango den zehaztu du. Maiatzaren 31n izango da, goizeko 9:00etan hasiko da proba Oiardo kiroldegian.

Azterketa horretan nortzuk parte hartu ahalko duten eta nortzuk ez zehaztua du Udalak. Izan ere, onartutako eta baztertutako izangaien zerrenda argitaratu du, baita proba horri begira ikasi beharrekoaren "bibliografia orientagarria zehaztu ere".

Udaletik oroitarazi dutenez, "gizarte langile lanpostua Enplegu Publikoa Egonkortzeko 20/2021 legetik eratorritako Usurbilgo Udaleko enplegu publikorako eskaintzan sartu zen. GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zain badago ere, bere webgunean argitaratu du dekretua: dokumentu horretan zerrendatu dituzte onartutako eta baztertutako izangaien izen-abizenak eta bibliografia". Kontu hauei buruzko xehetasun gehiago udal dokumentu honetan jaso ditzakezue: usurbil.eus