"Vachoca" tailer artistikoa gaur

Noaua Aldizkaria 2024ko mai. 6a, 08:15

Etxea gaitzat hartuko duen tailer artistikoaren bigarren saioa egingo dute astelehen honetan Potxoenean.

"Vachoca" tailer artistikoa
Apirilaren 25erako iragarria zuen saioaren ondotik, tailer honi lotutako beste bi hitzordu antolatu dituzte; astelehen honetarako, maiatzaren 6rako etorkinentzat eta maiatzaren 24ako herritar ororentzat, 17:30-19:00 artean Potxoenean. Elebidunak izango diren saio hauetarako izena aurrez eman beharko da, ganbara.sormentailerra@gmail.com helbidean. Gehienez 15 lagunentzako lekua egongo da, "Vachoca (Vabagundo, chocolate, calcetín)" izeneko tailer artistikoan. "Etxea gaitzat harturik, tailer artistiko bat bideratuko da modu praktiko batean. Esperientzia honen bitartez helduak sormenarekin harremanetan jarriko dira. Material desberdinekin esperimentatuz eta jolastuz momentu atsegin bat igaroz. Bakarkako zein taldeko ariketak egingo dira bertan. Proiektuan zehar ezagututako pertsonen egoerak kontatuko dira, elkarrizketa eta kontzientzi kritiko eraikitzailea bultzatuz. Ekimen hau, Usurbilgo Udalaren sormen dirulaguntza deialdiaren baitan bideratu da".


Sendabelarren tailer bakarra
Asteburuan berri eman moduan, Santuenea auzo elkarteak maiatzaren 18rako sendabelarrei buruzko tailerra antolatua zuela iragarri dugu egunotan. Bi saio izango zirela, goizez Txokoalden, arratsaldez Santuenean. Santuenekoa ordea, ez da egingo. Akats bat tarteko iragarri da auzo honetan sendabelarrei buruzko tailerra egingo dela hilaren 18an, bai Udalaren kultur agendan baita atari honetan bertan ere.

Santuenea elkarteak ez du sendabelarrei buruzko tailerrik antolatu, ordea, maiatzaren 18rako. Bai, aldiz, Txokoaldeko Txokoargi kultur taldeak. “Sendabelarrak ezagutu eta bildu” izeneko tailerra antolatua zuen apirilaren 20rako, baina hilabete atzeratzea erabaki dute, maiatzaren 18ra arte hain zuzen. Maiatzeko hirugarren larunbatean, 10:00-12:00 artean egingo da saioa, aipatu elkartearen egoitzatik abiatuta eta Leire Lazkanok gidatuta. Saioan 12 lagunentzako tokia egongo dela ohartarazi dute. Izena aurrez eman beharko da 619 591 849 telefono zenbakian; 17:00-19:00 artean deitu. Prezioa: 10 euro.


KzGunea
Maiatzaren 31ra arte arratsaldez zabalik izango dute, 16:00-20:00 artean. Ekainaren 3tik aurrera, goizez, 9:00-13:00 artean irekiko dute. Hain zuzen, hurrengo hilabeterako eskaintzaren berri aurreratu dute:
-Ekainak 3-14, 9:00-11:00: “Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi”.
-Ekainak 17-20, 9:00-11:00: “LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu”.
-Ekainak 21-25, 9:00-11:00: “LibreOffice Calc. Zure kalkulu orriak sortu”.
-Ekainak 26-28, 9:00-11:00: “LibreOffice Impress. Zure aurkezpenak sortu”.
Bideotatik eman ahalko da ikastarootarako izena eta informazio gehiago ere hemendik jaso ahalko da:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net

Kantu Taldearen ikastaroa
Astelehenero biltzen dira Kantu Taldekoak ikastarorako arratsaldeko 18:00etan Agerialdeko musika gelan.