Ordua: 17:00-19:00.Tokia: Txokoaldeko Txokoargi elkartea.Zehaztasunak: "Usurbilgo ur sistema bertatik bertara ezagutzeko aukera. Bisitak Erroizpen hasi eta San Esteban I deposituan (parke azpikoan) amaituko dira. Udaleko ordezkari politiko zein teknikoek emango dituzte azalpenak. Txokoargiko aparkalekuan elkartu eta Erroizpera elkarrekin igoko dira parte-hartzaileak".Izen-ematea: gonbidapenak usurbilkultura.eus plataforman eskuragarri.Antolatzailea: Usurbilgo Udala.
17:00 Serigrafia.Oharra: kamisetak edo serigrafiatu nahi dena eraman.18:00 Tortilla lehiaketa.21:00 "Zubieta talent".Antolatzaileak: Zubietako Herri Eskola, Zubietako Herri Batzarra, Usurbilgo Udala.
Ordua: 17:30-19:00.Tokia: Potxoenea.Zehaztasunak: "Etxea gaitzat harturik, tailer artistiko bat bideratuko da modu praktiko batean. Esperientzia honen bitartez etorkin eta herritar oro sormenarekin harremanetan jarri nahi dira. Material desberdinekin esperimentatuz eta jolastuz momentu atsegin bat igaroz. Bakarkako zein taldeko ariketak egingo dira bertan. Proiektuan zehar ezagututako pertsonen egoerak kontatuko dira elkarrizketa eta kontzientzi kritiko eraikitzailea bultzatuz".Nori zuzendua: herritar orori bideratua egongo da Vachoca ("Vagabundo, chocolate, calcetín") tailer artistikoa.Oharrak:-Gehienez, 15 lagunentzako tokia.-Saio elebiduna izango da.Izen-ematea: ganbara.sormentailerra@gmail.com bidez.