Ordua: 17:30.Tokia: Usurbilgo Emakumeon Etxea, Kalezarko Pelaioenea.Zehaztasunak: "Zertan lagundu diezazuke aholkularitza juridiko zerbitzuak?" hitzaldia.Hizlariak: Irule abokatuak.Informazio gehiago:Belmonte kalea, 8943 377 112emakumeonetxea@usurbil.eusAntolatzailea: Usurbilgo Emakumeon Etxea.
Ordua: 18:30.Tokia: Sutegiko auditorioa. Hizlaria: Mattin Aiestaran.Zehaztasunak: "Maiatzaren amaieran, 2021ean, Nafarroan, euskararen inguruan azken urteetan egindako aurkikuntza garrantzitsuenetakoa ezagutzeko aukera izango dugu Mattin Aiestaranen eskutik. "Irulegiko eskua" izenez ezagutu dugu. Objektu arkeologiko horren inguruan hitz egiteaz gain, euskararen historiaren eta jatorriaren inguruko hausnarketak entzuteko aukera paregabea izango dugu. Sutegiko auditoriumean egingo dugu mahainguru hau. Ekainean Irulegira joateko aukera izango dugu Aitzagak antolatutako ekimen batean. Aurrerago, bertan ikasiko dugun guztia bertatik bertara ezagutzeko aukera edukiko dugu (aurrerago zabalduko dugu honi buruzko informazioa).Antolatzailea: Aitzaga elkartea.
Ordua: 18:00.Tokia: Sutegiko auditorioa.Hizlaria: Toxico Watch fundazioko ordezkari Abel Arkenbout eta Kirsten Bouman.Zehaztasunak: "2019an Zubieta Lantzen elkarteak eta Errausketaren Aurkako Mugimenduak ToxicoWatch (TW) fundazio holandarrari eskatu zioten Zubietako erraustegiaren biomonitorizazio ikerketa bat egitea. ToxicoWatchek geroztik denetara bost urtez segidan egin die jarraipena erraustegiaren kutsatzaileei, urtero bilduz laginak inguruko uretan, erreketako sedimentuetan, lurretan, goroldioetan eta zenbait landare hautatutan eta baita ere inguruan zenbait familiak autokontsumorako dauzkaten oilategietako arrautzetan".Oharra: hitzaldia ingelesez izango da. Itzulpen-zerbitzua egongo da. Antolatzailea: Erraustegiaren Aurkako Mugimendua.