Aginagako jaiak azken gaupasan murgiltzen hasiak

Noaua Aldizkaria 2018ko urr. 13a, 18:46

Amaitzear dituzte aurtengoak ere, baina hasi bezala bukaera borobila emateko prest dira Aginagan. Gaupasa Egun honen bazkalostea, jokoan iragan dute aginagarrek. Helduak musean, haurrak partxisean. Kontzertuen txanda orain. Azken gaupasa itzela izateko musika emanaldiez jositako gaua iragarri dute gaurko, igande goizera arte. 

 

Larrian Gozo talde usurbildarrak eman berri dio hasiera azken Gaupasa Egun honi Eliza Zaharrean eskaini duen kontzertuarekin. Baina aipaturikoa, gau luzea dute aurretik Aginagan. 2018ko San Praixkuetako azkena! 

 

Eskola Txikien festa laguntzeko aukera

Gogoan izan, gaur ere 2019ko ekainaren 9an Aginagan ospatuko den Gipuzkoako Eskola Txikien festak eragindako gastuei aurre egiteko laguntzeko aukera duzuela. Ekainaren 9ko egunari begira, kamisetak eta jertseak egin dituzte. Kamisetak 12 eurotan daude salgai; jertseak 20 eurotan umeentzat, 25 helduentzat. Horrekin batera, duela astebeteko kontzertu gaurean atarian eta gauean zehar egin zuten moduan, larunbat honetan ere afalordutik aurrera, Eskola Txikiko gurasoek bokatak salgai izango dituzte, festa gunean bertan afaldu nahi duen ororentzat. 

 

AGINAGAKO JAIAK

Urriak 13, larunbata: Gaupasa Eguna

17:00 Larrian Gozo taldea Eliza Zaharrean.

19:00 Elektrotxufla elektrotxaranga.

24:00 Los Zopilotes Txirriaos eta Laiotz.

04:00 Dj Txankleta eta Dj JoTaTxo.

07:30 Elektropapo elektrotxarangaren laguntzarekin errefus-bilketa!

 

Oharrak:

-Jubilatuen eskulanak ikusgai Apaizetxean.

-Aginagako Jai Batzordea ez da arduratzen egun hauetan gerta daitezkeen ezbeharrez.

-Usurbilgo Udalak babesturiko festak direnez, erantzukizun zibilaren aseguru poliza ere Udalak bereganatzen du.

 

Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea. 

 

https://youtu.be/a0UaGSO50UA

 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

 

 

 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA