urt 16, 13:48 Usurbil
Munduko festak, hauxe NOAUA! Kultur Elkartetik otsailaren 14an ospatuko dugun inauteri festarako mozorrotzeko proposatzen dizuegun gaia. Inkesta bidez, egunotan emandako zuen botoek erabaki dute, nola jantzi hilabete barru egingo dugun jaialdian.
urt 16, 13:31 Usurbil
Maite Aizpurua Olaizola (Zumaia, 1990) Infinitu Dramako kidea da eta "Promesa berdina egin diegu lagun guztiei" antzezlaneko aktorea da, Maiana Etxeberrirekin batera. Antzezlanak Donostiako Poltsikoko antzerki saria jaso zuen, eta bihar emanaldia dute Pelaionean arratsaldeko 19:00etan. Horrez gain, "Promesarik txikiena" antzezlaneko aktore ere bada.