Udako solstizioa elkarrekin bizitzeko hitzordu bat baino gehiago izango da astelehen honetan, ekainaren 23an. Izan ere, San Joan gaueko ospakizunak izango ditugu nola ez, festetan izango den Kalezarren. Zubietan ere piztu ohi duten suarekin batera, bestalde, aurten Santuenean arratsalde eta iluntze girotua iragarri dute.
Bertako auzo elkarteak eskea antolatu du arratsalde partean Santuenean barrena. Gero, norberak eramandakorekin elkarrekin afaltzeko hitzordua finkatu dute. Amaieran, gaueko 22:00etan piztu asmo dute sua. Hitzordua trikitilariek girotuko dute. Segidan duzue hitzordu hauen guztien berri zehatzago:
San Joan bezpera Santuenean
Ekainak 23, astelehena
17:30 San Juan eskea auzoan zehar.
20:00 Auzo afaria (norberak ekarria). Pasta banaketa.
22:00 Suaren piztuera
Trikitilariek girotuko dituzte ospakizunak.
Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.