Ordua: 18:00.Tokia: Sutegiko auditorioa.Zehaztasunak: Zuentzat antzerki taldearen komedia, Jose Angel Maciasek zuzendua. Horrela aurkezten du konpainiak lan hau: "Lapur bat etxe batean sartzen da eta, ustekabean iristen diren telefono deien, maitaleen eta emazteen artean, pertsonaien desleialtasunak eta bizitza bikoitzak azaleratzen dira, errudunen zirkulu batean amaituz, non guztiek nahasmendua baliatzen duten beren sekretuak ezkutatzeko, lapur batek ere errebelazioak 'ekar' ditzakeela frogatuz.Oharra: emanaldia gaztelaniaz eskainiko da.Antolatzailea: Gure Pakea elkartea.
Ordua: 16:45.Tokia: Zubietako plaza.Ekitaldia: antzerkia eta herri krosa.Antolatzailea: Zubietako Eskola Txikiko Guraso Elkartea.
Ordua: 18:00.Tokia: Sutegiko auditorioa.Solasaldia: "Zaintza paliatiboak: bizitzari azken arnasaraino laguntzen".Hizlaria: Nerea Manterola (Zaintza aringarrietako psikologoa Matian).Zehaztasunak: "Bizitzaren azkenetan hitz egiten da zaintza aringarriez edo paliatiboez: hil hurren den pertsonaren zein gertukoen akonpainamendurako eskaintzen dira. Nerea Manterola zaintza aringarrietako psikologoa da Matian, La Caixa Fundazioaren gaixotasun aurreratuak dituzten pertsonei arreta integrala emateko programaren barruan".Oharra: zuzeneko itzulpen zerbitzua izango da (euskaratik gaztelaniara). Saioetarako izen-ematea: aurrez eta doan eman ahalko da izena, usurbilkultura.eus plataforman. Bultzatzailea: Usurbil herri zaintzailea.Laguntzaileak: Bidegin eta Iñurri elkarteak, Hil Arte Bizi egitasmoa eta Matia fundazioa.
Zehaztasunak: "Giza eskubideen errespetua eta sustapena bermatzeko, erabakiak, laguntzak, jardun profesionalak eta pertsonen bizitza, konpromiso etikoek eta jarrera enpatikoek gidatu behar dituzte, tratu duina eta pertsonalizatua eman ahal izateko eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko”. Aipatu moduan, gai horietan oinarrituriko hitzaldiokin, “aurrez aipatutako gaiez jabetzea eta giza eskubide horiek urratzen diren egoerak identifikatzea da helburua. Lehenbizi, giza eskubideen gaia jorratzen da, gero etikarena. Komunitateari zuzenduriko saioak dira".Hitzaldi zikloa:-Maiatzak 22: 10:30-13:00 Giza eskubideak. Hizlaria: Laura Fernandez, Matia Institutua.-Maiatzak 29: 10:00-13:00 Etika. Hizlaria: Miren Iturburu, Matia Institutua.Tokia: Egurtzegi.Izen-ematea: https://labur.eus/yagiypihInformazio gehiagorako: 688 695 082.Antolatzailea: Matia Fundazioa.
Ordua: 16:45.Tokia: Zubietako plaza.Ekitaldia: musika tresnen eskulanak eta "Oaintxe in deu" txaranga.Antolatzailea: Zubietako Eskola Txikiko Guraso Elkartea.
Ordua: 20:00.Tokia: Mikel Laboa plaza.Zehaztasunak: euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko mobilizazioa.Deitzailea: Sare.
Zubietako plazan:10:00etan hasita, ekintza ezberdinak.14:30 Bazkaria:-Menua: sarrerakoak, paella mistoa edo begetala eta postrea eta kafea.-Txartelak salgai Zubieta Lanbide Eskolan bertan eta Alamandegi, Usurbilgo Bordatxo eta Lasarteko Ilargi tabernetan, 25 euroren truke langileentzat, 20 eurotan langabeentzat. 18:00 Kita del Pare txaranga.20:00 Txilipipar.22:30 Dj Zzero.Oharra: txosna egongo da. Antolatzaileak: Zubieta Lanbide Eskola, Zubietako Herri Batzarra, Zubietako Jai Batzordea.
Ordua: 16:00.Tokia: Sutegi udal liburutegia.Zehaztasunak: "Sormena partekatuz", Usurbilgo irakurle gazteen topaketa Yolanda Arrietarekin. "Urtean zehar gazte(txo)en solasaldietan parte hartzen duten kideen topaketa; plana tentagarri iruditzen zaion edonori irekia".Iraupena: ordubete inguru.Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.
Ordua: 18:30.Tokia: Sutegi udal liburutegia.Zehaztasunak: "Alaine Agirrek bideraturiko solasaldia Karmele Mitxelenaren "Zoriona, edo antzeko zerbait" liburuaren bueltan. Oharra: "Sutegi Liburutegian jada eskuragarri daude aipatu liburuaren hainbat ale, saioan parte hartzeko liburua aldez aurretik irakurtzea komeni baita".Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.
Ordua: 19:00.Tokia: Zubietako eliza.Antzezleak: Anduriña Zurutuza eta Beatriz Egizabal.Sarrera: 5 eurotan usurbilkultura.eus plataforman.Antolatzailea: Zubieta Lantzen.
Ordua: 16:45.Tokia: Zubietako plaza.Ekitaldia: altxorraren bila gynkana eta apar festa.Antolatzailea: Zubietako Eskola Txikiko Guraso Elkartea.
Ordua: 18:00.Tokia: Sutegiko auditorioa.Ekitaldia: Zuzeneko podcasta, Iñurri elkartearen eskutik: “Heriotzaren aurrean”.Zehaztasunak: "Zer pasatzen da bat-batean zure aurrean egurrezko kutxa ikusten duzunean? Zer pasatzen da burutik minbizi hitza esaten dizutenean? Edo hobe esanda, metastasiaz ari direnean? Zuzeneko podcast honetan parte hartuko dutenek badakite zer den heriotzarekin aurrez aurre topatzea. Eider Casanova iñurriaren gidaritzapean arituko dira Eli Bergaretxe, Ana Jimenez eta Beñat Iraola. Bakoitza bere lekutik, baina denak heriotzaz garden hitz egiten: oso gazte metastasia diagnostikatzen dizutenean, ume txikiak izanda zure heriotza gertu ikusten duzunean edo seme bezala amari agur esatea tokatzen zaizunean. Hori guztiaz eta askoz gehiagoz hitz egiteko aukera izango da, espazio seguru eta taburik gabeko honetan".Sarrerak: gonbidapenak aurrez eskuragarri, usurbilkultura.eus plataforman.Antolatzailea: Usurbilgo Udala.Laguntzaileak: Bidegin, Iñurri, Hil Arte Bizi, Matia.
Ordua: 16:45.Tokia: Zubietako plaza.Ekitaldiak:-Haurren funky eta antzerki emanaldia.-Ondoren, haur nahiz helduen pintxo eta tortilla lehiaketa.-Afalostean, Zubieta Talentu bila eta bingoa.Antolatzailea: Zubietako Eskola Txikiko Guraso Elkartea.
Ordua: 12:00.Tokia: Mikel Laboa plaza.Zehaztasunak: uda aurreko azken kantu-jira, Amaia Zubiriaren abestien ingurukoa izango da. "Zubietako alabak euskal kantugintzari egindako ekarpen Itzela aitortu nahi dugu era honetan. Helburu horrekin kantu bilduma bat osatu dugu bere ibilbidean zehar abestutako kanta ezagunenekin. Animatu parte hartzera!". Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.
Ordua: 18:00.Tokia: Sutegiko auditorioa.Zehaztasunak: "¿Quién ha matado a Verónica?” Binahi antzerki taldearen emanaldia Sutegiko auditorioan.Antolatzailea: Gure Pakea elkartea.
Ordua: 09:30.Tokia: Usurbilgo frontoia.Parte hartzeko lasterketa motak:-09:30: 12 kilometrokoa, banaka.-09:30: 12 kilometrokoa, binaka.-10:00 5,5 kilometroko Uxue Paseoa.-Dortsal solidarioa: presentzialki parte hartu ez, baina diru ekarpenak egin nahi dituztenentzat.Oharra: 500 lagunentzako tokia egongo da.Izen-ematea: ekainaren 11ko 20:00ak arte, kronoak.com atarian.
Izenburua: "Euskara esanindartzeko bidean: adierazkortasuna euskaraz lantzeko eztabaidak, gakoak eta hautuak".Noiz: ekainak 18, 19.Ordutegia: ekainaren 18an, 09:00-17:30 artean eta hilaren 19an, 09:30-14:30 artean.Matrikulazio epealdia: maiatzak 11-ekainak 16.Ordu kopurua: 15.Egitaraua:Ekainak 18, osteguna08:45-09:00 Harrera eta dokumentazio banaketa.09:00-09:30 Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena:-Agurtzane Solabarrieta Mesa (Usurbilgo alkatea).-Aitor Bengoetxea Alkorta (UEUko zuzendaria).-Haritz Azurmendi Arrue (Jakineko kidea).09:30-10:15 Hizkuntzari gorputza nola eman. Literatura eta ahozkotasuna:Miren Amuriza Plaza (Idazlea eta bertsolaria).10:15-11:00 Zein da mariokerren mintzoa? Sexu-genero disidenteak berba bila:-Amaia Alvarez Uria (Literatur ikertzailea eta irakaslea).-June Fernandez Casete (Kazetaria).11:00-11:30 Atsedenaldia.11:30-12:15 Adierazpen askatasunerantz, adierazpen eskastasuna gaindituz:-Kike Amonarriz Gorria (Soziolinguista, umoregilea eta telebista aurkezlea).12:15-13:30 Mahai-ingurua: hizkuntz teknologiak euskara adierazkorra lantzeko tresna gisa.-Naiara Perez Miguel (HiTZ zentroko eta Ixa taldeko ikerlaria, EHUn).-Orai-Elhuyar-Leire Lison Nicuesa (Badalab-eko kidea).13:30-15:15 Bazkaltzeko tartea.15:15-17:30 '‘Esatearen ederra'’. Ahozkotasuna lantzeko esperientziatik zenbait gogoeta + saio praktikoa:-Julia Marin Arteaga (Itzultzailea eta ahozkotasunean aditua).Informazio gehiago eta izen-ematea: ueu.eusAntolatzaileak: Usurbilgo Udala, Jakin, UEU.
Izenburua: "Euskara esanindartzeko bidean: adierazkortasuna euskaraz lantzeko eztabaidak, gakoak eta hautuak".Noiz: ekainak 18, 19.Ordutegia: ekainaren 18an, 09:00-17:30 artean eta hilaren 19an, 09:30-14:30 artean.Matrikulazio epealdia: maiatzak 11-ekainak 16.Ordu kopurua: 15.Egitaraua:Ekainak 19, ostirala09:15-09:30 Hasiera.09:30-10:30 Kulturen hizkerak, hizkeren kulturak: hautu linguistiko-ideologikoak kulturgintzan.Iratxe Retolaza Gutierrez (Literatur kritikaria eta ikertzailea).10:30-11:45 Mahai-ingurua: euskarazko adierazkortasuna lantzeko ereduak eta bideak euskara idatzian.-Garazi Arrula Ruiz (Idazlea, itzultzailea eta editorea).-Gorka Bereziartua Mitxelena (Idazlea eta kazetaria).-Danele Sarriugarte Mochales (Idazlea eta itzultzailea). 11:45-12:15 Atsedenaldia.12:15-13:30 Mahai-ingurua: euskarazko adierazkortasuna ikus-entzunezko forma berrietan.-Lander Arretxea Bereziartua (Hiru Damatxoko kidea eta Linbo-ko zuzendaria).-Ana Sarria Muxika (BADA Ipar EHko gazte hedabideko kidea eta kazetaria).-Martin Ziarrusta Sanz (Belarrijana podcasteko aurkezlea eta musikaria).13:30-14:30 Itxiera ekitaldia.Informazio gehiago eta izen-ematea: ueu.eusAntolatzaileak: Usurbilgo Udala, Jakin, UEU.
Ordua: 17:00.Tokia: Sutegiko auditorioa.Zehaztasunak: uztailaren 6tik 30era eskaini eta izena emana duten Udajolaseko haurren gurasoei zuzenduriko bilera, aisialdi ekimenari buruzko nondik norakoez.Deitzaileak: Usurbilgo Udala eta NOAUA! Kultur Elkartea.
Ordua: 20:00.Tokia: Salbatore eliza.Zehaztasunak: Hayo Boerema ariko da organo-jole gisa. "Widor, Hakim, Boerema, Ducau eta inprobisazioak" eskainiko ditu. Euskal abeslari eta musikari ezagunak izango ditu alboan; Mixel Ducau (ahotsa, gitarra, alboka eta saxofoia) eta Caroline Phillips (ahotsa eta zanfona).Sarrera: doan.Informazio gehiagorako: quincenamusical.eusAntolatzailea: Donostiako Musika Hamabostaldia.Laguntzailea: Usurbilgo Udala.
Ordua: 18:30.Tokia: Sutegiko auditorioa.Ekitaldia: "heriotza eta literatura".Gidaria: Ainhoa Aldazabal literaturan aditua eta Skolastikako kideak gidatua.Zehaztasunak: "literaturak bizi esperientziak jasotzen dituen moduan jasotzen ditu heriotza esperientziak. Heriotzak, hileta errituak, doluak... literaturan nola jasotzen diren ikusiko dugu elkarrekin".Sarrerak: gonbidapenak aurrez eskuragarri, usurbilkultura.eus plataforman.Antolatzailea: Usurbilgo Udala.Laguntzaileak: Bidegin, Iñurri, Hil Arte Bizi, Matia.
Ordua: 18:00.Tokia: Sutegiko auditorioa.Ekitaldia: "Aitatxo. Isiltasuneko ahotsak" dokumentalaren emanaldia.Zehaztasunak: "seme-alaba baten galeraren dolua azaltzen du ikus-entzunezkoak, aitaren begiradatik. Seme-alabaren bat galdu duten lau aitaren testigantzen bidez, dokumentalak aiten sufrimendua eta dolu eskubidea plazaratzen ditu. Emanaldiaren ostean, filmaren sustatzaile Anakotz Lasarterekin solasaldia izango da".Sarrerak: gonbidapenak aurrez eskuragarri usurbilkultura.eus plataforman.Antolatzailea: Usurbilgo Udala.Laguntzaileak: Bidegin, Iñurri, Hil Arte Bizi, Matia.
Ordua: 18:00.Tokia: Sutegiko auditorioa.Solasaldia: “heriotza eta kulturartekotasuna”.Zehaztasunak: "hainbat jatorritako herritarren arteko solasaldia, sorterrian heriotza bizitzeko duten moduaz.Hizkuntza: gaztelania.Sarrera: gonbidapenak aurrez eskuragarri usurbilkultura.eus plataforman.Antolatzailea: Usurbilgo Udala.Laguntzaileak: Bidegin, Iñurri, Hil Arte Bizi, Matia.