urt 31 Usurbil
Usurbilgo Udala kide duen Udalbiltzak sustatutako "Geuretik Sortuak" egitasmoaren baitan, Itxaro Bordak iazko udan Usurbilen egindako egonaldiaren baitan idatzi zuen sortze lana aurkeztuko du asteazken honetan, otsailaren 2an, antolatu den solasaldian.
2020 uzt 03
Kultur Birako ekitaldietan izen ematerik izan ez baduzu edota sarrerarik gabe geratu bazara adi; asteburuan Santuenean iragarri diren kontzertuak zuzenean streaming bidez ikusteko aukera eskainiko du antolakuntzak. Santuenean direnekin batera online bidez lau kontzertuez gozatzeko aukera izango da ostiral eta larunbat gaueko 22:00etan. Gaur Ameba herriko taldearen estreinako kontzertua eta Liher! Bihar (uztailak 4), ordu eta toki beretik, beste herriko talde bat, Natali eta Izaki Gardenak.