Olentzerori lehen harrera gaur Aginagan, bihar Kaxkoan

Sekañatik behera jaitsi eta gutunak biltzen ariko da gaur Olentzero Aginagako Eliza Zaharrean.

Badator Olentzero! Aginagara lehenbizi ostiral honetan, bihar Kalezartik Kaleberrira jaitsiko da. Gabon kanta saio artean gainera. Hemen herri eragileek astebururako iragarri dituzten hitzorduak:

Gabon kanten emanaldiak eta Olentzerori harrera
Abenduak 23, ostirala
Ikastetxeetako kantu saioak
10:00ak aldera
Aginagako eskolaren herrian barrena bueltan. Segidan, txistor jana.
12:00ak aldera kantu-jira Zubietan.

18:00 Olentzeroren etorrera Aginagara Sekañatik. Gutun bilketa Eliza Zaharrean.
18:00 Ziortzaren San Tomas festa Askatasuna plazan.


Abenduak 24, larunbata
Aginaga
09:00
Kantu-jira etxez etxe elizatik abiatuta. 15:00ak alderako Aginaga Kaxkoan.
Antolatzailea: Katekesi taldea.

Zubieta
16:00 Kantu eskea Artzabaleta baserritik.
Antolatzaileak: Zubietako herritar talde bat.

Santuenea
Olentzerorekin kantuan.
Antolatzailea: Santuenea elkartea.

Kalezar-Kaxkoa
17:00 Olentzeroren etorrera Kalezartik.
18:00ak inguruan Dema plazan.
Zehaztasunak: "Herriko kaleetan barrena ibiliko da Olentzero galtzagorriak lagun dituela. Herriko haurrak agurtu, haien nahi eta eskaerak entzun eta mendira itzuliko da gauean etxe guztietara iritsi ahal izateko. Gutunak idazteko aukera izango da aurrez Udarregi Ikastolan, Aginagako eta Zubietako eskoletan, Santuenea eta Aginagako jubilatuen elkarteetan, Sutegi udal liburutegian, ludotekan eta Potxoenean jarriko dituzten postontzietan.
Antolatzaileak: herritarrak, eragileak eta Udala elkarlanean.