San Esteban kaleko zirkulazioa hizpide duen bilera gaur Etxealdiako bizilagunekin

Noaua Aldizkaria 2023ko urr. 9a, 09:19

San Esteban kaleko zirkulazioa. Hori izango da astelehen honetako bileran aztertuko duten gai nagusia. 18:30ean elkartuko dira San Esteban kalearen goiko aldean, estankoaren ondoan.

San Esteban kalea eraberritzen ari da Udala. Lehen fasea uztailean amaitu zen. Zorua erabat berdindu eta lau eserleku jarri zituzten. "Modu horretara, kalea oinezkoentzako irisgarriagoa izan dadin ahalbidetu dute, eta haiek izango dute lehentasuna aurrerantzean", udalak iragan uztailean azaldu zuenez. Eta ohar hau ere zabaldu zuen: "Autoek ezingo dute bertatik pasatu, galtzada-harriak erabat finkatu arte".

Autoen zirkulazioa izango da hain zuzen, gaurko bileran aztertuko dutena. Etxealdiako auzotarrei kartelen bidez jakinarazi zaien moduan, bilera arratsaldeko 18:30ean hasiko da eta San Esteban kaleko goikaldean egingo da (estankoaren ondoan).