Etxealdia irisgarriagoa eta atseginagoa eraikitzeko bidea lantzen ari da Usurbilgo Udala bertako bizilagunekin azken urtebetean. Irisgarritasun plana aurkeztuko du, ostegunean, otsailaren 2an, arratsaldeko 18:00etan Potxoenean.
Tren geltoki berria eraikitzen hasteko prestatzen
Aldez aurreko lanak egiten ari dira tren geltokiaren bueltan. Berria eraiki aurretik hain zuzen, eremu horretako hainbat hornidura sare daudenez, “Nortegas enpresa gas hodia desbideratzeko lanak egiten ari da”, Usurbilgo Udalak ohartarazi duenez. Udalak iragarri duenez, laster hasiko dituzte geltoki berriko lanak, baita bertara jaisteko Etxealdiako San Esteban kaleko urbanizazio lanak ere. Biak ala biak irisgarri bilakatuko dituzte. Aipatu kaleko proiektua Udalarena da, Eusko Trenbide Sarearekin adostua; oinezkoak lehenetsiko ditu. Geltokiaren proiektua ETS-k gauzatuko du. Zubi berriak egun bezala N-634 errepidea eta trenbidea zeharkatuko ditu. Geltokira igo nahiz jaisteko eskilarak eta igogailuak eraikiko dituzte.