Etxealdiaren txanda gaur, 2024ko udal aurrekontuak aurkezteko saioen errondan

Noaua Aldizkaria 2023ko aza. 21a, 09:43

Urte berrirako udal aurrekontuak aurkeztu eta ekarpenak biltzeaz gain, Etxealdiako beharrak ahotan hartuko dituzte 

Urte berrirako diseinatu dituen udal aurrekontuen proposamena aurkezten ari da egunotan udal gobernu taldea Usurbilgo herri eta auzoetan. Dagoeneko Santuenean, Kalezarren, Txokoalden eta Zubietan egin dituzte aurkezpen saioak. Astearte honetan, azaroaren 21ean, Etxealdiaren txanda izango da. Bilera 18:00ean hasiko da Potxoenean.

Aurkezpen saio soiletik haragokoa izango da ekitaldia, izan ere, auzune horretako bizilagunen ekarpenak bildu nahi dituzte. Horrekin batera, bertan dauden beharrak ere ahotan hartuko dituzte.

Udal aurrekontuen aurkezpen errondak ostegunean segiko du Atxegalden eta Aginagan:

2024ko udal aurrekontuen aurkezpenak
Azaroak 21 asteartea
18:00 Etxealdian (Potxoenean).

Azaroak 23 osteguna
18:00 Atxegalden (Udarregiko jangelan)
18:30 Aginagan (Eliza Zaharrean).

Azaroak 28 asteartea
18:00 Kaxkoan (Potxoenean) eta Munalurran (Eguzkin).

Deitzailea: Usurbilgo udal gobernu taldea.