Ordua: 11:00-11:45.Tokia: Sutegiko auditorioa.Zehaztasunak: “Zaintza aringarri pediatrikoak 24/7 zerbitzu bidez errealitate izan dadin” galdegingo dute hitzordu horren bidez. Ekitaldian izango dira “Porrotx eta Marimotots, Goazen! taldea, eta baita Ane Labaka, Maddi Ane Txoperena eta Yolanda Arrieta ere”. Antolatzaileek iragarri dutenez, “ekitaldi laburra eta goxoa izango da eta Sutegi aretoa haur eta helduekin bete nahi dugu. Zatoz gurekin!” egin dute deia. Auditorioko ekitaldiaren ostean, “argazkia, esku-soka eta hamaiketakoa” iragarri dituzte. Gonbidapenak: aurrez eskura daitezke, labur.eus/gorde helbidean. Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Gehiago Gara izeneko ekimenaren baitako eragileak (Hil Argi Elkartea, Bizipoza Elkartea, Bidegin Elkartea, Goizargi Elkartea, Esku Hutsik Elkartea, Heriotza Haurrekin).
Zehaztasunak: erlojuak neguko ordutegira egokitu beharko ditugu. Goizaldeko 3:00etan 2:00ak izango dira. Ordubete gehiago izango dugu gau horretan.
Ordutegia: 16:30-20:10.Tokia: Udarregi ikastolako eraikin gorriko erdiko aretoa.Zehaztasunak: odola emateko bete beharreko baldintzak:-Aurrez odola eman dutenei hitzordua finkatuko zaie. Lehen aldiz odola ematen dutenek dei dezatela 943 007 884 telefono zenbakira.-18-65 urte artean izatea.-50 kilotik gora pisatzea.-12 urte baino lehenago hepatitisa izan, kolesterol maila altua izan, baraurik egon ez edota ohiko botikaren bat hartzen baduzu ere, odola eman dezakezu.-Emakumezkoek urtean gehienez hiru aldiz eman dezakete odola, gizonezkoek gehienez lautan. Odol emate baten eta hurrengoaren artean, gutxienez bi hilabeteko tartea igarotzen utzi beharra dago.Informazio gehiagorako: donantesdesangre.eusDeitzailea: Usurbilgo Odol Emaileen Elkartea.
Ordutegia: 09:00-20:00.Zehaztasunak: Espainiako Kongresu eta Senaturako hauteskundeak.