Hasi bezala amaituko dira aurtengo jaiak Kalezarren bero saparekin. Asteazken goizean goizetik uda giro betean hasi dira ospatzen auzoko festetako jaiegun nagusia, ekainaren 24 hau. Iruditan duzuen moduan ekin diete hitzorduei; hamaiketako goxoa dastatuz eta tokan lehiatzen.
Peña Pagola elkarte atariko zuhaizpean bildutakoek adi jarraitu dituzte, lehiara animatu direnen saioak; hein handi batean, Kalezarko bizilagunak.