Usurbilgo jaiak

Herriko festen jaiegun nagusia gaurkoa

Noaua Aldizkaria 2025ko uzt. 2a, 08:00

Uztailak 2 ditu gaur, Santixabel eguna Usurbilen, udalerri mailako jaieguna edo bestela esanda, herriko festetako ospakizun egun nagusia. Errotuak dauden hainbat ekimen izango ditugu gaurkoan; hala nola, udal ordezkariak eta atzoko txupinazoko omenduak (Zumarte eta Ziortza) elkartuko dituen soka-dantza, lore eta salda banaketa, Triku taldearen kalejira edota Usurbilgo Eskupilota Txapelketako finalak. Baina izango da mobilizatzeko tarterik; palestinar herriaren aldeko argazkia ateratzeko deia egin dute. Estreinakoz Ziortzaren 40. urtemuga jaialdia girotu zuen Ondoezik herriko elektrotxarangakoen bigarren emanaldiak, bertsolariek eta kontzertu gauak osatuko dute, festen bigarren egun honetako eskaintza.

Usurbilgo jaiak
Uztailak 2, asteazkena
• 09:00 Esnadeia, txistulariekin.
• 12:00 Sokadantza, Joxe Martin Sagardia plazan.
• Jarraian, lore eta salda banaketa.
• 12:00 Triku taldearekin kalejira.
• 17:00 LII. Esku pilota txapelketako finalak.
• 18:00 Diskofesta Gaztelekuan.
• 18:30 Ondoezik elektrotxaranga kocktail tropikalarekin, txosnetatik abiatuta.
• 19:00 Bertsolariak Joxe Martin Sagardia plazan: Asier Azpiroz, Nerea Elustondo, Unai Iturriaga eta Aitor Mendiluze. Gai-emailea: Amaia Agirre.
• 20:30 Palestinarren aldeko herri argazkia txosnagunean.
• 23:00 Kontzertuak txosnetan: Naxker, Ganibet eta Dj Fifi eta Fefa.

Uztailak 3, osteguna
• 09:45 Haur eta gazteei harrera, J.M. Sagardia plazan.
• 10:00-13:00 Txikienentzat puzgarriak frontoian.
• 10:00-12:00 Erronka LH5-DBH2koentzat eta ginkana LH1-4koentzat.
• 10:30-11:30 Txutxu trena. Eguneko Zentroa eta Artzabalgo Helduak.
• 11:30-13:30/15:30-17:30 Txu-txu trena, Bordatxo aurretik.
• 12:30 Buruhandi eta erraldoiak.
• 13:30 Umeen bazkaria Artzabalen (norberak ekarrita).
• 15:30 Ur puzgarriak Artzabalen.
• 16:00 Mus txapelketa Askatasuna plazan (izen ematea 15:30-16:00).
• 18:00 Txokolate jatea eta Dantzaokea Dema plazan.
• 18:30 Poteo elegantea txosnetatik abiatuta.
• 20:30 Erromeria frontoian: Bide Batez.

Uztailak 4, ostirala
• 11:00 Kolore Festa frontoian.
• 11:00-13:00 Toka txapelketa eta Santixabel Igel Jokoa, Artzabalen.
• 14:00 Jubilatuen bazkaria, Atxega Jauregian.
• 14:30 Gazte bazkaria txosnetan. Ondoren, bingo musikatua.
• 15:30 Puzgarriak frontoian eta Askatasuna plazan.
• 16:30 Frutarekin eskulan/merienda eta egur jolasak Artzabalen.
• 18:00 Hamarru Elektrotxaranga txosnetatik abiatuta.
• 18:30 Bola txapelketa.
• 20:00 Tapia eta Leturia frontoian.
• 23:00 Kontzertuak txosnetan: Sustrai berriak, Mirua eta Zer Dj-a.

Uztailak 5, larunbata
• 12:00 Kalejira Bentazaharreko mutiko alaiak-ek girotuta.
• 12:30 Herritarren arteko herri kirol lehia.
• 14:00 Zikiro jana Askatasuna plazan, Bentazaharreko mutiko alaiak-ek girotuta.
• 18:00 Errekortariak eta sokamuturra Udarregin.
• 18:00 Mugi panderoa erromeria txosnetan.
• 19:00 Buruhandiak, erraldoiak.
• 19:30 Laskotxaranga.
• 23:00 Kontzertuak frontoian: Viafara eta Janus Lester.
• Jarraian, txosnetan: La Txama eta Fantasia Dj.a.

Uztailak 6, igandea
• 07:00 Kita del Pare txaranga txosnetatik abiatuta.
• Ondoren, gaupaseroen argazkia.
• 09:00 Esnadeia, trikitilariekin.
• 11:30 Joaldunak Egurtzegitik abiatuta.
• 12:00 Kale Zirkua. 'Mikra' ikuskizuna eskainiko dute Artzabalgo frontoian.
• 18:30 Paella lehiaketa txosnetan. (Izen-ematea, 18:00etan).
• 18:30 Buruhandi eta erraldoiak.
• 18:30 México Lindo kalejira eta mariatxiak Artzabalen.
• 23:00 Maskota erretzea eta traka, Dema plazan.
• 00:30 Karaokea txosnetan.

Antolatzailea: Usurbilgo Jai Batzordea.