Umeen Eguna fuerte hasi da eta halaxe jarraitu du arratsalde partean. Eskulan tailerra amaitzen hasi denean ekin diote txokolatea banatzeari. Asko izan dira, gaztetxo zein heldu, txokolate edalontzi bat eta bizkotxo batzuk hartzera hurbildu direnak. Indarrak berritu ondoren, buruhandien txanda iritsi da. Korrika jarri dituzte Kalezarrera hurbildu diren guztiak.