Bart nonahi ikusi zitezkeen ke zutabeak, nonahi sutzarrak eta haiek argiztaturiko inguruak. Urteko gau motzenaren bueltan ospatu da tradizio luzeko ohitura, urteko gaurik argitsuenean. Kalezar edota Santuenea ditugu horren lekuko. Oria ertzeko auzune honen erdigunean sua piztu zuten uneko irudiak dituzue, auzo elkartetik bertatik NOAUA!ri helarazitakoak.
Gaueko 22:00etarako zuen finkatua Santuenea K.E.-k auzokideen begirada erakarri zuen sutzarraren piztea. Giro eder eta lasaiean ageri dira auzokideak suaren bueltan.