Kalezarko jaiak

Buruhandien irteera atzeratu egin dute

Noaua Aldizkaria 2025ko eka. 22a, 19:14

Umeen Eguna ospatzen ari dira gaurkoan Kalezarren. 16:00ak aldera hasi dira tailerrak. Umeak buruhandiekin asko aztoratzen direnez, txokolate-jana aurreratu egin dute eta buruhandien irteera atzeratu. GorkaMendi Dj-ak 19:30etik aurrera eskainiko duen saioarekin amaituko da gaurkoa. Jai-giroak ordea, segida izango du bihar eta etzi.

Ekainak 23 astelehena

Kalezarko jaiak: San Juan bezpera

  • 15:00 San Juan eskearen irteera.
  • 22:00 San Juan sua.Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.

 

 

Ekainak 24 asteartea

San Juan bezpera Santuenean

 

  • 17:30 San Juan eskea auzoan zehar.
  • 20:00 Auzo afaria (norberak ekarria). Pasta banaketa.
  • 22:00 Suaren piztuera, trikitilariek girotua.
  • Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.Laguntzailea: Usurbilgo Udala.