Ezustekoz betetako Usurbilgo jaien hasiera izango dugu gaur, uztailaren 1ean, txupinazo jaurtitzaileekin, Lauburu Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa berrituarekin eta baita, atzo Potxoenea atarian jarritako maskotaren harira ere.
Pista moduan, azken orduotan zabaldutako ondoko kartela duzue; "Ipurtargia, zure bihotzaren argia" izenburua daramana eta hari lotuta zabaldu duten mezua. "Santixabelak hasteko irrikaz zaude, badakigu... Eta badakigu badakizula bihar buruhandi berriak aterako direla lehenengo aldiz, txupinazoaren ostean. Baina entzun al duzu beste ezusteko bat ere izango dela txupinazoan? Argitu ditzagun Santixabelak gure bihotzen argiarekin!".
Zalantza, gaur argituko da, arratsaldeko 19:00etan udaletxeko aurreko plazan.