Heldu da ikusmin handiena eragin ohi duen jaien atariko edo festen prestaketen une gogoangarriena. Izan ere, egitarauan espresuki iragarri ez arren, nortasun edo entitate propioa duen hitzordua dugu maskota jartzen duten unea.
Festak ofizialki hasi bezperan, astelehen goiz honetan aritu dira jartzen Potxoenea atarian. Lanok bideratzen aritu da bere egilea, Jokin Eizagirre. Urte luzez bezalaxe, usurbildarrarena da sortze lan hau. Zer den? Maskotak duen itxura aipatu Irazu kaleko kultur-etxeko atarira gerturatuta edo segidan dituzuen irudien bidez ikusi dezakezue.
Potxoenea atari horretan izango da, ohi bezala festak zaintzen, jaiak amaitu arte. Uztailaren 6an, igande gaueko 23:00etan erreko dute azken trakarekin batera.
Ezusteko gehiago
Jarri dute maskota, baina ez dira amaitu sorpresak. Beste ezusteko bat dakar aurtengo jaien zaindariak. Adi, azken orduotan zabaldu eta "Ipurtargia, zure bihotzaren argia" dioen kartelari eta hari lotutako mezuari. "Santixabelak hasteko irrikaz zaude, badakigu... Eta badakigu badakizula bihar buruhandi berriak aterako direla lehenengo aldiz, txupinazoaren ostean. Baina entzun al duzu beste ezusteko bat ere izango dela txupinazoan? Argitu ditzagun Santixabelak gure bihotzen argiarekin! Baina entzun al duzu beste ezusteko bat ere izango dela txupinazoan?".
Argibide gehiago, beraz, udaletxe aurrezko plazan egingo den jaien hasiera ekitaldian; astearte arratsaldeko 19:00etako txupinazoan.