Usurbilgo jaiek festa eremu bat baino gehiago izaten dituzte. Horietako bat, irudiotakoa izan ohi da. Izan ere, Sutegi kultur-etxea ere guneon sarearen baitan kokatzen baita ospakizun egunotan, Zirriborro tailerrekoen eskutik hain zuzen. Susana Martinek gidaturiko txokoan, urtean zehar, hamaika sorkuntza lan bideratzen du belaunaldi gazteenak.
Haien emaitza Sutegin izaten da ikusgai urtero festetan. Ildo beretik antolatu dute aurtengo erakusketa ere. Askotariko eskulan, margolan edota marrazkiak ikus ditzakezue kultur-etxeko erakustaretoan. Herri honek duen sorkuntzarako iaiotasuna eta grinaren irudi izango da Sutegi, aurtengo festak amaitu artean.
Izan ere, Zirriborro tailerrekoen erakusketa egunero zabalik izango duzue gaurtik, uztailaren 1etik hilaren 6ra, igandera arte beraz, egunero eta lau orduz; eguerdi partean, 12:00-14:00 artean eta arratsaldez, 18:00-20:00 artean.