Kalezarko jaiak 2025

Kalezarko jaiak: San Juan bezperan eskean atera dira

Noaua Aldizkaria 2025eko ekainaren 23a

Ohiturari jarraituz kalezareko gazteak eskean atera dira San Juan bezperan.

Kalezarrek jaietan murgilduta jarraitzen du, eta San Juan bezperan bi ekitaldi nagusi egingo dituzte: auzoan zehar eskean dabiltza, eta gero gaueko 22:00tan sua piztuko dute.

15:30etan abiatu dira Kalezarreko gazteak eskean, ohikoa den bezala trikiti, pandero eta bertsolariez girotuko dute auzo San Juan bezperan.

Gaur ekainaren 23an gaueko 22:00tan, sua piztuko dute. Aurten, ordea, 2023ko leku bera hautatu dute ekitaldi hau ospatzeko; Kalezarko parkearen azpialdeko zelaia.