Eraso, Kokein eta Dj Bull, Aginagako Eliza Zaharreko urteko lehen kontzertu gauean

Eraso, Kokein eta Dj Bull, Aginagako Eliza Zaharreko urteko lehen kontzertu gauean

Aginagako Eliza Zaharra kultur elkargune gisa dinamizatzen jarraituko dute 2019an ere, bertako aginagarrek. Otsailaren 9rako urteko lehen kontzertu gaua antolatu dute. 23:30etan hasita, Eraso, Kokein eta Dj Bull goizaldera arte. Sarrerak 8 eurotan eskuratu ahalko dira aldez aurretik, Aginagako Arrate eta Usurbilgo Aitzaga tabernetan. Kontzertu egunean bertan ere eskuratu ahalko dira.

 

"Gurean, urte oparoa izan da erabat"

Gau Beltza, Herria Xutan edo jaiekin Eliza Zaharra kultur gune gisa sustatzeko egindako ahaleginak; "Oreina"ren estreinaldia, Akelarre taldearen agurra ekarri zuten San Praixkuak; 2019ko Gipuzkoako Eskola Txikien jaialdia prestatzen hasteko lekukoa hartu eta emandako lehen urratsak; hainbat hilabeteko itxieraren ostean, Arrate taberna berriz ireki izana; ETB-ren "Herri Txiki, Infernu Handi" saioaren grabazioa, Euskararen Eguneko eta gabonetako ospakizunak...

 

11 une, 11 bizipenekin amaitu zuen 2018a Aginagak. Urte zaharra ixteko Aginagako Eliza Zaharra Elkarguneak eta Aginagako Gaztiek ondoko balantze oharra kaleratu zuten. Balantze ezin gozoagoa egin zuten. "Gurean, urte oparoa izan da erraban", albiste honi atxikia duzuen bideoarekin batera plazaraturiko oharraren bidez.