Bertso-afaria eta Eskola Txikien jaialdia antolatzeko bilera, hitzordu bikoitza larunbatean Aginagan

Bertso-afaria eta Eskola Txikien jaialdia antolatzeko bilera, hitzordu bikoitza larunbatean Aginagan

Ekitaldiz beteriko asteak bizitzen ari dira Aginagan. Aste honi begira, bi hitzordu iragarri dituzte, biak ala  biak, otsailaren 2rako (larunbata). Lehenbizi ekainaren 9an ospatuko den Gipuzkoako Eskola Txikien Festa antolatzeko informazio bilera irekia iragarri du San Praixku Guraso Elkarteak.

 

Segidan, trikipoteoak abiarazi eta erromeriak borobilduko duen bertso-afaria:

 

AGINAGAKO EKITALDIEN AGENDA

Otsailak 2, larunbata

18:00 Informazio bilera irekia Aginagako ludotekan, ekainaren 9an Aginagan ospatuko den Gipuzkoako Eskola Txikien festa egunaren inguruan.

Deitzailea: Aginagako San Praixku Guraso Elkartea.

 

20:00 Trikipoteoa Arrate tabernatik.

21:00 Bertso-afaria Atarialde Elkartean, Andoni Egaña, Markel Eizagirre eta Sebastian Lizasorekin. Menua:

-Perretxiko ezberdinen nahaskia.

-Bakailaoa saltsan.

-Txuleta "pitillo" piperrekin.

-Etxeko tarta izozkiarekin.

Sarrerak: Aginagako Arrate tabernan salgai 30 eurotan. 

Oharra: sarrera kopuru mugatua (90 lagunentzat).

Ondoren, erromeria: Ostolaza eta Lutxurdio.

Antolatzaileak: Antxomalantxa Herri Elkartea eta Eliza Zaharra.

 

 

Otsailak 4, astelehena

Eguraldi ona bada, Santa Ageda bezperako kantu eskean irtengo dira Aginagako Eskolakoak arratsalde partean.

 

 

Otsailak 9, larunbata

23:30 Kontzertu gaua Aginagako Eliza Zaharrean: Eraso, Kokein eta Dj Bull goizaldera arte. Sarrerak: 8 eurotan Aginagako Arrate eta Usurbilgo Aitzaga tabernetan.

Antolatzailea: Aginagako Eliza Zaharra herri elkargunea.