Eraso, Kokein eta Dj Bull larunbatean, Aginagako kontzertu gauean

Noaua Aldizkaria 2019ko otsailaren 6a

Aginagako Eliza Zaharra kulturgune gisara dinamizatzen segitzeko konpromiso irmoa dute 2019. urtean ere. Eraikina girotzen segitzeko herri elkarguneak kontzertu gaua antolatu du larunbaterako (otsailak 9). Hemen xehetasunak:

 

KONTZERTU GAUA

Otsailak 9, larunbata

23:30 Kontzertu gaua Aginagako Eliza Zaharrean: Eraso, Kokein eta Dj Bull goizaldera arte. Sarrerak: 8 eurotan Aginagako Arrate eta Usurbilgo Aitzaga tabernetan.

Antolatzailea: Aginagako Eliza Zaharra herri elkargunea.