Larunbat arratsaldeko 16:30etan hasiko dira lehiatzen Oriako 25. Traineru Jaitsieran parte hartuko duten 81 ontziak. Bi proba ospatuko dira; lehenengoa, 4 kilometrokoa, Saikola eta Orio artean. 50 ontzik parte hartuko dute; Kataluniatik etorritakoek, jubenil mistoek, beteranoek eta emakumezko absolutuek. Segidan, 17:30etan hasita lehiatuko dira Mapil Oriorekin lotuko duen 6 kilometroko probako 31 lehiakideak: gizonezko absolutuen mailakoak.
Estropadekin batera, larunbat arratsalde berean jokatuko da Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketako final nagusia. Azken urteotako irudia aldatuko da; azken urteotan zubietarren artean jokatu izan da azken neurketa, oraingoan zubietarren eta oiartzuarren artean. Txost 2 (P.Etchelecu-T.Nazabal) eta Zubieta 2 (J.Aizpurua-A.Arrillaga). Partida, larunbat arratsaldeko 18:00etan hasita Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan.
Igandean berriz 10:30etan hasita, 30. Lilatoia ospatuko da Donostian. Usurbilgo hainbat emakumeek parte hartuko dute, Bulebarrean hasi eta bukatuko den kirol hitzorduan.
FUTBOLA HARANEN
Martxoak 9, larunbata
9:30 Alebin neskak: Udarregi 6A-Urnieta 5
10:45 Infantil mutilak: Usurbil A-Vasconia A
ESKUBALOIA KIROLDEGIAN
Martxoak 9, larunbata
Eskola Kirola
09:30 Alebin mutilak:
Udarregi 5A-Udarregi 5D
Udarregi 6A-Langile A
10:30 Infantil neskak: Udarregi B-Ordizia Enirio
11:45 Infantil neskak (Fase Finala-G1): Udarregi A-Pitch Chocobarra Bidasoa Irun A
13:00 Infantil mutilak (Fase Finala B-G1): Udarregi B-Het Zintzarri
Usurbil K.E.
16:00 Kadete mutilak (2. fasea, Euskadiko Txapelketa): Usurbil K.E.-Neumaticos Bayona Pulpo EK
17:30 Kadete neskak ( 2. fasea, Euskadiko Txapelketa): Usurbil K.E.-Berango Urduliz Eskubaloia
19:00 Jubenil mutilak (2. fasea, Euskadiko Txapelketa): Usurbil K.E.-Gran Camping Zarautz ZKE