21. Korrika

[IRUDITAN] 21. Korrika Aginagan

Noaua Aldizkaria 2019ko api. 12a, 19:08

21. Korrikako lehen bi kilometroek Aginaga zeharkatu dute. Lekukoa aginagarrek eraman dute honenbestez; Aginagako Eskolako eta Jai Batzordeko kideek.

Ekainaren 9an Aginagan ospatuko den Gipuzkoako Eskola Txikien Festa izan da 21. Korrika lehen protagonista. Oriok Mapil parean utzi du lekukoa Aginagaren esku. Aipatu moduan, Aginagako hezkuntza komunitateak hartu du; eskolako ikasle, guraso eta irakasleek. Ondoko irudiotan ikusi ahal dituzuen moduan, Aginagako kolorearekin urdin koloreko jertse eta nikiekin egin dute lasterka eskolako kideek.  Ekainaren 9rako antolatzen ari diren Gipuzkoako Eskola Txikien festarako dirua biltzeko salgai duten arroparekin hain zuzen.

Aginaga Kaxkorainoko kilometroa osatu dute. Eskuz esku igaro da lekukoa, adin tarte ezberdinetako ikasleek eraman dute. Kaxkoko bus geltokian Jai Batzordeko bi kideek hartu duten arte. 21. Korrikaren Aitor Aranguren iaz maila profesionalera jauzi egin zuen pilotaria izan da 2035. kilometroan lekukoa eraman dutenetako bat.

Aginagako bide nation, aipatzekoa Urola Kosta partetik Usurbila bidean etorri diren hainbat lasterkari. Edota aurrez eginiko gonbitari jarraiki, errausktearen aurkako banderolekin lasterka egin duen lagun bat baino gehiago ikusi ditugu. Baita Usurbil aldetik joandako herritarrak ere.