Aginagan gaur zabaldu dute udako txokoetan izen emateko epea

Aginagan gaur zabaldu dute udako txokoetan izen emateko epea

Gaur hasi eta maiatzaren 28ra arte egongo da haurrak apuntatzeko denbora. Berritasunik bada aurtengo eskaintzan: taldea sortuko balitz, abuztuan ere martxan jarraituko luke Udako Txokoak.

Gaur hasi eta maiatzaren 28ra arte egongo da haurrak apuntatzeko denbora. "Aginagako txokoen iraupena ekainaren 24tik abuztuaren 2ra bitartekoa izango da", Agiñako San Praxku guraso elkarteak ohar bidez jakinarazi duenez. 

 

Izena emateko aukera ezberdinak

Aurten bada berritasunik: "abuztuan ere zebitzua eskaintzeko asmoa dugu", beti ere taldea sortzen bada. Izena emateko bi aukera daude:  iraupen osokoa egin daiteke edota asteak solte har daitezke. Informazio gehiago hurrengo emailean: gurasoelkartea@aginaga.eskolatxikiak.eus