Aginagako Gipuzkoako Eskola Txikien jaialdiko bazkaritarako txartelak erosteko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2019ko eka. 3a, 11:56

Igandean (ekainak 9) Aginagan ospatuko den Gipuzkoako Eskola Txikien jalaren baitan antolatu duten bazkaritarako txartelak erosteko azken eguna duzue astelehen hau (ekainak 3). Arrate tabernan eros ditzakezue.

Bi menu izango dira aukeran; bat helduena, bestea haurrentzat. 12 euroren truke, gula nahaskia, oilasko paella eta ojito besoa helduentzat. 8 eurotan oilasko paella eta yogur haurrentzat. 

Sei egun baino ez, Aginagak Gipuzkoako Eskola Txikien festa ospatzeko. Aurreko astean aurkeztu zuten egitaraua. Aginaga Kaxkoa inguratuko duen zirkuitu baten bueltan zabalduko da ekainaren 9ko eremua. Bidean lau geldialdi izango ditu, lau gune. Gune bakoitzean etxeko txikienei zuzenduriko ikuskizun, tailer eta jolasak. 10:30etan abiaraziko dute jai eguna, harrera ekitaldiarekin, "aukera paregabea izango duzue bertan, herriko haurrek prestatutako ikuskizun koloretsuaz gozatzeko". 

Horrekin batera, beste hainbatz zerbitzu osagarri; jan edana, bazkaria (adi, txartelak ekainaren 3ra arte Arraten salgai), eskola txikiak laguntzeko denda, txosna, kontsigna... 

Aginagako jaialdira joan etorria egiteko garraio zerbitzu publikoa erabiltzeko deia egin dute antolatzaileek. Aparkaleku kopuru mugatua izango da Aginagan. Hara joan eta etortzeko doako autobus zerbitzua goizez Usurbildik, eta arratsalde partean Aginagatik. Egunean zehar, orduoro izango dira astebururo legez, Lurraldebuseko autobus zerbitzuak, Urola Kosta aldera nahiz Donostia aldera. Baina zenbait orduetan maizago, zerbitzua indartzea erabaki baitu Lurraldebusek.

GIPUZKOAKO ESKOLA TXIKIEN JAIA AGINAGAN
Ekainaren 9ra arte
Aginagako Eskolari buruzko argazki erakusketa Aginagako Eliza Zaharrean.

Ekainak 9, igandea
Egitaraua:
10:00 
Txistulariak (1, 2, 3, 4)*
10:30 Harrera ekitaldia (1). Aginagako haurren ikuskizun koloretsua.
11:15 Jokoak gune guztietan (1,2,3,4).
13:00 Yolanda Arrieta ipuin kontalaria 2-5 urte artekoentzat ludotekan (1).
14:00 Bazkaria (1). Izen ematea: txartelan eskuragarri ekainaren 3ra arte, Aginagako Arrate tabernan. Helduen menua, 12 euro: gula nahaskia, oilasko paella eta ijito besoa. Haurren menua, 8 euro: oilasko paella eta yogurra.
15:00 Mustaren Perkusio Tailerra (1).
15:00 Puzgarriak (3).
15:30 Lopene eta bere animaliak (2).
16:30 Sardiña Freskue antzerkia (1).
18:00 Apar festa (1).

Zerbitzuak: komuna, pardelak, txosna, bazkariak, denda, tiketera, iturria, kontsigna.

*Guneak:
1-Eskola: Aginaga Kaxkoa.
2-Baserria: Usurbildik Aginaga heldu berritan ezkerretara geratzen den lur eremua.
3-Sagardoa: Aginaga Sagardotegi atariko aparkalekua.
4-Errioa: Aginaga sagardotegi ondoko eremua.

Garraio zerbitzua publikoak baliatzeko deia
-Doako autobus zerbitzua Aizpurua lantegikoen eskutik:
10:00-12:00 Atxega jauregi ondoko Zumarte industriagunetik Aginagara. 
17:30-19:30 Aginagatik Usurbila itzultzeko autobus zerbitzuak. 
-Lurraldebus autobus zerbitzuak. Zerbitzu bereziak!
-Aparkaleku mugatuak: Aginaga Kaxko paretik Mapilera bidean aparkatzeko lau gune.

 
LURRALDEBUSEN ZERBITZU BEREZIAK