Aginagako ikasleen ikuskizun koloretsuak abiaraziko ditu igandean, Eskola Txikien festako familia giroko ospakizunak

Noaua Aldizkaria 2019ko eka. 7a, 11:24

Ikuskizunak, jolasak, tailerrak, bazkaria, denda... Aginagako Kaxkoaren bueltan egokituko diren lau guneetan ospatuko den igandeko Gipuzkoako Eskola Txikien Festan non entretenitu eta zer egina izango da. Irekiera ekitaldia, 10:30etan, Aginagako ikasleen ikuskizun koloretsuarekin! 

Aginaga Kaxkoa inguratuko duen zirkuitu baten bueltan zabalduko da ekainaren 9ko eremua. Bidean lau geldialdi izango ditu, lau gune. Gune bakoitzean etxeko txikienei zuzenduriko ikuskizun, tailer eta jolasak. 10:30etan abiaraziko dute jai eguna, harrera ekitaldiarekin, "aukera paregabea izango duzue bertan, herriko haurrek prestatutako ikuskizun koloretsuaz gozatzeko". 

Horrekin batera, beste hainbatz zerbitzu osagarri; jan edana, bazkaria (adi, txartelak ekainaren 3ra arte Arraten salgai), eskola txikiak laguntzeko denda, txosna, kontsigna... 

GIPUZKOAKO ESKOLA TXIKIEN JAIA AGINAGAN
Ekainaren 9ra arte
Aginagako Eskolari buruzko argazki erakusketa Aginagako Eliza Zaharrean.

Ekainak 9, igandea
Egitaraua:
10:00 
Txistulariak (1, 2, 3, 4)*
10:30 Harrera ekitaldia (1). Aginagako haurren ikuskizun koloretsua.
11:15 Jokoak gune guztietan (1,2,3,4).
13:00 Yolanda Arrieta ipuin kontalaria 2-5 urte artekoentzat ludotekan (1).
14:00 Bazkaria (1). Izen ematea: txartelan eskuragarri ekainaren 3ra arte, Aginagako Arrate tabernan. Helduen menua, 12 euro: gula nahaskia, oilasko paella eta ijito besoa. Haurren menua, 8 euro: oilasko paella eta yogurra.
15:00 Mustaren Perkusio Tailerra (1).
15:00 Puzgarriak (3).
15:30 Lopene eta bere animaliak (2).
16:30 Sardiña Freskue antzerkia (1).
18:00 Apar festa (1).

Zerbitzuak: komuna, pardelak, txosna, bazkariak, denda, tiketera, iturria, kontsigna.

*Guneak:
1-Eskola: Aginaga Kaxkoa.
2-Baserria: Usurbildik Aginaga heldu berritan ezkerretara geratzen den lur eremua.
3-Sagardoa: Aginaga Sagardotegi atariko aparkalekua.
4-Errioa: Aginaga sagardotegi ondoko eremua.