Angulak biltzetik sagardo ekoizpenera, Aginagako herri nortasuna Eskola Txikien jaiko jolasetan

Noaua Aldizkaria 2019ko eka. 10a, 08:47

Aginagaren herri nortasuna zerion igande goizean, irekiera ekitaldiaren ostean, Gipuzkoako Eskola Txikietako jaiaren baitan ospatu ziren jolasei. Aginagako lau gune esanguratsuetan banatuta, baserriko lanetan, arraunean, angulak biltzen eta sagardoa ekoizteko prozesuan eskuhartzen aritu ziren gaztetxoak. Jolasean eta bide batez, Aginagako ofizio eta afizioak ezagutzen. Aginaga bera ere erakusleihoan bilakatu zen igandean, auzolanean antolatu ziren jokoon bidez.