San Praixku Guraso Elkartea: "Inoiz ahaztuko ez dugun eguna bizitu genuen"

Igandeko Gipuzkoako Eskola Txikien jaiak izandako arrakastaren ondotik, astelehen gozoa dute gaur Aginagan. Pozik mintzatu da San Praixku Guraso Elkartea, jaialdiaren biharamun honetan. "Inoiz ahaztuko ez dugun eguna bizitu genuen", adierazi dute NOAUA!ra helarazi berri duten eskertza gutunean.

Milesker
Lehengo urtean, Oikian, aurtengo eskola txikien jaia antolatzeko lekukoa jaso genuenetik, kirioak dantzan izan ditugu, horrek zekarren ardura eta lanarekin. Gai izango ote ginen Agiñan horrelako zerbait antolatzeko?
Erantzuna igandean irudikatu zen. Sekulako lana izan arren, Agiñarrek ez dute horrelakoetan hutsik egiten. Oilo ipurdia ateratzeko moduko auzolana izan genuen ikusgai.

Bertako eta kanpotik etorritako bolondresen ikaragarrizko lanari esker, inoiz ahaztuko ez dugun eguna bizitu genuen.

Hau ikusita, Agiñako eskola txikiko haur, irakasle eta gurasoen partetik MILA ESKER bolondres, laguntzaile, babesle eta parte hartu zenuten guztei!

Gora eskola txikiak!
San Praixku Guraso Elkartea