Aginagako jaietarako gazte afaritarako txartelak erosteko aukera bada oraindik

Noaua Aldizkaria 2019ko ira. 30a, 09:06

Igandera arteko epea finkatu zuen Aginagako Jai Batzordeak urriaren 4ko herri afaritarako txartelak erosteko. Hilaren 11n ospatuko den gazte afaritarako lekua oraindik erreserba daiteke ordea.

Festen errondaren azken geltokira heltzear gara; badatoz Aginagako jaiak! Urriaren 3tik 12ra aurten! Feston testuinguruan izango da zer ikusi, jan eta edana. Tartean lagun artean egiteko bi otordu nagusi; larunbat honetako (urriak 5) herri afaria frontoian. Txartelak erosteko igandera arteko epea zegoen. Txartelik geratu bada, herri afari egunean bertan salgai izango ditu Jai Batzordeak 30 eurotan. 

Gazteena izan ohi da San Praixkuetako bigarren asteburua. Gaupasa egunarekin amaitu eta hasi berriz, gazte afariarekin abiatu ohi dituzte. Aurtengoa Aginaga Sagardotegian izango da, urriaren 11n. Urriaren 8ra arte erosi ahalko dira txartelak 25 eurotan Arraten eta Aitzagan.

AGINAGAKO JAIAK
Urriak 3, osteguna: San Praixku bezpera
19:00 XVIII. Gizonezkoen ligaxkako pilota finala eta emakume pilotarien erakustaldia.

Urriak 4, ostirala: San Praixku Eguna
11:00 Meza nagusia.
12:00 Jubilatuen hamaiketakoa Aginaga sagardotegian, bertsolariek alaitua.
18:00 Txupinazoa Eliza Zaharreko balkoian pregoi eta brindisarekin; txanpaina gure kontu!
18:30 Aginagarren arteko herri kirolak.
19:30 Sardina eta sagardo dastaketa Ane Azkonobieta eta Manex Torrealdai trikitilariek alaitua.
Bitartean, XXXVII. toka txapelketa herrikoia eta buruhandi bizkor-bizkorrak!

Urriak 5, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna
5:30 Oilasko biltzaileen gosaria.
6:00 Indarrak hartu ondoren, oilasko biltzaileen irteera Atarialde Elkartetik.
11:00 Oilasko biltzaile txikien irteera Mapildik.
18:00 Gazte eta helduentzako karaokea!
19:30 Herri poteoa.
21:00 Herri afari bikaina. Sarrerak Arraten salgai irailaren 29ra arte: 25€ helduenak eta haurrenak 12€.
23:30 Erromeria frontoian: Oharkabe.
02:30 Euskal rumba Eliza Zarrean: Kilimak.
Ondoren: DJ Jotatxo.

Urriak 6, igandea: Gora Herria Eguna
9:00 Tiro platoa.
16:00 XXXVIII. Mus txapelketa Eliza Zaharrean (izen ematea, 15:30-16:00 artean).
16:00 Partxis lehiaketa haurrentzat ludotekan.
18:30 Globo aerostatikoan igoerak egiteko aukera izango da Atarialde Elkarte ondoko zelaian. Aaalaaaaa...
19:00 Piper frijitu eta sagardo banaketa herriko plazan.

Urriak 11, ostirala: Umeen Eguna
10:00 Umeen jokoen hasiera.
13:00 Umeen bazkari goxo-goxoa karpan, mmm...
16:00 Puzgarriak.
18:00 Txokolate banaketa eta buruhandi bizkor-bizkorrak!
19:00 Herriko jubilatuen eskutik opari jaurtiketa haurrei, Arratetik plazara, iepa iepa!
19:30 Patata tortila txapelketa.
20:00 Zezen suzkoa plazan zehar; egin ihes txikito, erreko hau!
Ondoren, herri poteoa.
21:00 Gazte afaria Aginaga Sagardotegian. Sarrerak 25 eurotan urriaren 6ra arte salgai Usurbilgo Aitzagan eta Arraten.
23:00 Txosna irekiera.
23:30 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Rukula eta Andoni Bakarlaria.
Ondoren, DJ Seymar.                                        

Urriak 12, larunbata: Gaupasa Eguna
12:00 Serigrafia tailerra, “Zatzaizkit”-eko Beñat Iraolaren eskutik.
13:00 II.Tiratxinas jaurtiketa txapelketa.
15:30 Trainerila estropadak errioan: Gizonezkoen X. eta Emakumezkoen IV. ikurrinak. Euskotren Ligako neskak eta Euskolabel Ligako mutilak izango dira hurrenez hurren, etxeko trainerila anfitrioi delarik!
18:00 Eriz Magoaren “Auskalo” saioa.
19:00 Elektrotxaranga plazan zehar: Joselontxos.
23:30 Kontzertuak frontoian: Liher eta Enkore.
Ondoren, erromeria: Larrian Gozo.
04:00 DJak Eliza Zaharrean eta karpan.
07:30 Errefus-bilketa!

Oharrak:
-Aginagako Jai Batzordea ez da arduratzen egun hauetan gerta daitezkeen ezbeharrez.
-Usurbilgo Udalak babesturiko festak direnez, ardura zibilaren aseguru poliza ere Udalak bereganatzen du.
-Eskerrik asko Orioko Arraun Elkarteari, estropaden antolaketan laguntzeagatik.

Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.