Pilota jaialdia gaur, Aginagako jaiak girotzen hasteko

Ofizialki ostiraleko San Praixku egunez abiatuko dituzte jaiak baina girotzen hasteko pilota jaialdia iragarri dute ostegun honetarako (urriak 3) Aginagan.

Azken asteotan jokoan izan den gizonezkoen 18. pilota txapelketako finala jokatuko da, emakume pilotarien erakustaldiarekin batera. Pilota jaialdia ostegun arrabalde honetan, 19:00etan hasita Aginagako Ariztitxo pilotalekuan. 

AGINAGAKO JAIAK
Urriak 3, osteguna: San Praixku bezpera
19:00 XVIII. Gizonezkoen ligaxkako pilota finala eta emakume pilotarien erakustaldia.

Urriak 4, ostirala: San Praixku Eguna
11:00 Meza nagusia.
12:00 Jubilatuen hamaiketakoa Aginaga sagardotegian, bertsolariek alaitua.
18:00 Txupinazoa Eliza Zaharreko balkoian pregoi eta brindisarekin; txanpaina gure kontu!
18:30 Aginagarren arteko herri kirolak.
19:30 Sardina eta sagardo dastaketa Ane Azkonobieta eta Manex Torrealdai trikitilariek alaitua.
Bitartean, XXXVII. toka txapelketa herrikoia eta buruhandi bizkor-bizkorrak!

Urriak 5, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna
5:30 Oilasko biltzaileen gosaria.
6:00 Indarrak hartu ondoren, oilasko biltzaileen irteera Atarialde Elkartetik.
11:00 Oilasko biltzaile txikien irteera Mapildik.
18:00 Gazte eta helduentzako karaokea!
19:30 Herri poteoa.
21:00 Herri afari bikaina. Sarrerak Arraten salgai irailaren 29ra arte: 25€ helduenak eta haurrenak 12€.
23:30 Erromeria frontoian: Oharkabe.
02:30 Euskal rumba Eliza Zarrean: Kilimak.
Ondoren: DJ Jotatxo.

Urriak 6, igandea: Gora Herria Eguna
9:00 Tiro platoa.
16:00 XXXVIII. Mus txapelketa Eliza Zaharrean (izen ematea, 15:30-16:00 artean).
16:00 Partxis lehiaketa haurrentzat ludotekan.
18:30 Globo aerostatikoan igoerak egiteko aukera izango da Atarialde Elkarte ondoko zelaian. Aaalaaaaa...
19:00 Piper frijitu eta sagardo banaketa herriko plazan.

Urriak 11, ostirala: Umeen Eguna
10:00 Umeen jokoen hasiera.
13:00 Umeen bazkari goxo-goxoa karpan, mmm...
16:00 Puzgarriak.
18:00 Txokolate banaketa eta buruhandi bizkor-bizkorrak!
19:00 Herriko jubilatuen eskutik opari jaurtiketa haurrei, Arratetik plazara, iepa iepa!
19:30 Patata tortila txapelketa.
20:00 Zezen suzkoa plazan zehar; egin ihes txikito, erreko hau!
Ondoren, herri poteoa.
21:00 Gazte afaria Aginaga Sagardotegian. Sarrerak 25 eurotan urriaren 6ra arte salgai Usurbilgo Aitzagan eta Arraten.
23:00 Txosna irekiera.
23:30 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Rukula eta Andoni Bakarlaria.
Ondoren, DJ Seymar.                                        

Urriak 12, larunbata: Gaupasa Eguna
12:00 Serigrafia tailerra, “Zatzaizkit”-eko Beñat Iraolaren eskutik.
13:00 II.Tiratxinas jaurtiketa txapelketa.
15:30 Trainerila estropadak errioan: Gizonezkoen X. eta Emakumezkoen IV. ikurrinak. Euskotren Ligako neskak eta Euskolabel Ligako mutilak izango dira hurrenez hurren, etxeko trainerila anfitrioi delarik!
18:00 Eriz Magoaren “Auskalo” saioa.
19:00 Elektrotxaranga plazan zehar: Joselontxos.
23:30 Kontzertuak frontoian: Liher eta Enkore.
Ondoren, erromeria: Larrian Gozo.
04:00 DJak Eliza Zaharrean eta karpan.
07:30 Errefus-bilketa!

Oharrak:
-Aginagako Jai Batzordea ez da arduratzen egun hauetan gerta daitezkeen ezbeharrez.
-Usurbilgo Udalak babesturiko festak direnez, ardura zibilaren aseguru poliza ere Udalak bereganatzen du.
-Eskerrik asko Orioko Arraun Elkarteari, estropaden antolaketan laguntzeagatik.

Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.