Aginagaren egun handia gaur (urriak 4), aurtengoan, festen abiapuntua! San Praixku Egunez murgilduko baitira aginagarrak festa giroan urriaren 12ra arte. Hemen aurtengo festek dakartena:
AGINAGAKO JAIAK
Urriak 4, ostirala: San Praixku Eguna
11:00 Meza nagusia.
12:00 Jubilatuen hamaiketakoa Aginaga sagardotegian, bertsolariek alaitua.
18:00 Txupinazoa Eliza Zaharreko balkoian pregoi eta brindisarekin; txanpaina gure kontu!
18:30 Aginagarren arteko herri kirolak.
19:30 Sardina eta sagardo dastaketa Ane Azkonobieta eta Manex Torrealdai trikitilariek alaitua.
Bitartean, XXXVII. toka txapelketa herrikoia eta buruhandi bizkor-bizkorrak!
Urriak 5, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna
5:30 Oilasko biltzaileen gosaria.
6:00 Indarrak hartu ondoren, oilasko biltzaileen irteera Atarialde Elkartetik.
11:00 Oilasko biltzaile txikien irteera Mapildik.
18:00 Gazte eta helduentzako karaokea!
19:30 Herri poteoa.
21:00 Herri afari bikaina. Sarrerak Arraten salgai irailaren 29ra arte: 25€ helduenak eta haurrenak 12€.
23:30 Erromeria frontoian: Oharkabe.
02:30 Euskal rumba Eliza Zarrean: Kilimak.
Ondoren: DJ Jotatxo.
Urriak 6, igandea: Gora Herria Eguna
9:00 Tiro platoa.
16:00 XXXVIII. Mus txapelketa Eliza Zaharrean (izen ematea, 15:30-16:00 artean).
16:00 Partxis lehiaketa haurrentzat ludotekan.
18:30 Globo aerostatikoan igoerak egiteko aukera izango da Atarialde Elkarte ondoko zelaian. Aaalaaaaa...
19:00 Piper frijitu eta sagardo banaketa herriko plazan.
Urriak 11, ostirala: Umeen Eguna
10:00 Umeen jokoen hasiera.
13:00 Umeen bazkari goxo-goxoa karpan, mmm...
16:00 Puzgarriak.
18:00 Txokolate banaketa eta buruhandi bizkor-bizkorrak!
19:00 Herriko jubilatuen eskutik opari jaurtiketa haurrei, Arratetik plazara, iepa iepa!
19:30 Patata tortila txapelketa.
20:00 Zezen suzkoa plazan zehar; egin ihes txikito, erreko hau!
Ondoren, herri poteoa.
21:00 Gazte afaria Aginaga Sagardotegian. Sarrerak 25 eurotan urriaren 6ra arte salgai Usurbilgo Aitzagan eta Arraten.
23:00 Txosna irekiera.
23:30 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Rukula eta Andoni Bakarlaria.
Ondoren, DJ Seymar.
Urriak 12, larunbata: Gaupasa Eguna
12:00 Serigrafia tailerra, “Zatzaizkit”-eko Beñat Iraolaren eskutik.
13:00 II.Tiratxinas jaurtiketa txapelketa.
15:30 Trainerila estropadak errioan: Gizonezkoen X. eta Emakumezkoen IV. ikurrinak. Euskotren Ligako neskak eta Euskolabel Ligako mutilak izango dira hurrenez hurren, etxeko trainerila anfitrioi delarik!
18:00 Eriz Magoaren “Auskalo” saioa.
19:00 Elektrotxaranga plazan zehar: Joselontxos.
23:30 Kontzertuak frontoian: Liher eta Enkore.
Ondoren, erromeria: Larrian Gozo.
04:00 DJak Eliza Zaharrean eta karpan.
07:30 Errefus-bilketa!
Oharrak:
-Aginagako Jai Batzordea ez da arduratzen egun hauetan gerta daitezkeen ezbeharrez.
-Usurbilgo Udalak babesturiko festak direnez, ardura zibilaren aseguru poliza ere Udalak bereganatzen du.
-Eskerrik asko Orioko Arraun Elkarteari, estropaden antolaketan laguntzeagatik.
Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.