Bapo janez eta bertso artean ekin diote San Praixku Egunari Aginagan

Noaua Aldizkaria 2019ko urr. 4a, 14:00

Agin Laburu eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek girotu dute, urtero moduan, Aginaga Sagardotegiak jaien egun handian helduenei eskaini ohi dien hamaietako goxoa.

Haietako asko mezetatik bueltan, Aginaga Sagardotegira igo da irudian duzuen lagun koadrila handia. Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, sagardotegiak zerbitzaturiko hamaiketako gozoa dastatu dute. Gipuzkoako txapelketa betean diren bi bertsolariek, Agin Laburuk eta Beñat Gaztelumendik girotu dute hitzordua.

San Praixku Egunez, Aginagaren urteko egun handian bildu ohi dira hamaiketakoa dastatu, eta ziurrenik, egunerokoan askotan elkartuko ez den ondoko lagun koadrila: