Oilasko biltzeko jira gaur Aginagako jaietan

Noaua Aldizkaria 2019ko urr. 5a, 09:21

Eguna argitzerako, Atarialde elkartean gosaldu eta etxez etxeko birari ekitekoak ziren Aginagako oilasko biltzaileak. Eguerdi partean helduko dira Kaxkora. San Praixku Egunaren biharamunak ez du ajerako tarte handiegierik.  Goizean zehar oilasko biltzera eta gauean herri afari bikaina iragarri dute frontoian.


AGINAGAKO JAIAK
Urriak 5, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna
5:30 Oilasko biltzaileen gosaria.
6:00 Indarrak hartu ondoren, oilasko biltzaileen irteera Atarialde Elkartetik.
11:00 Oilasko biltzaile txikien irteera Mapildik.
18:00 Gazte eta helduentzako karaokea!
19:30 Herri poteoa.
21:00 Herri afari bikaina. Sarrerak Arraten salgai irailaren 29ra arte: 25€ helduenak eta haurrenak 12€.
23:30 Erromeria frontoian: Oharkabe.
02:30 Euskal rumba Eliza Zarrean: Kilimak.
Ondoren: DJ Jotatxo.

Urriak 6, igandea: Gora Herria Eguna
9:00 Tiro platoa.
16:00 XXXVIII. Mus txapelketa Eliza Zaharrean (izen ematea, 15:30-16:00 artean).
16:00 Partxis lehiaketa haurrentzat ludotekan.
18:30 Globo aerostatikoan igoerak egiteko aukera izango da Atarialde Elkarte ondoko zelaian. Aaalaaaaa...
19:00 Piper frijitu eta sagardo banaketa herriko plazan.

Urriak 11, ostirala: Umeen Eguna
10:00 Umeen jokoen hasiera.
13:00 Umeen bazkari goxo-goxoa karpan, mmm...
16:00 Puzgarriak.
18:00 Txokolate banaketa eta buruhandi bizkor-bizkorrak!
19:00 Herriko jubilatuen eskutik opari jaurtiketa haurrei, Arratetik plazara, iepa iepa!
19:30 Patata tortila txapelketa.
20:00 Zezen suzkoa plazan zehar; egin ihes txikito, erreko hau!
Ondoren, herri poteoa.
21:00 Gazte afaria Aginaga Sagardotegian. Sarrerak 25 eurotan urriaren 6ra arte salgai Usurbilgo Aitzagan eta Arraten.
23:00 Txosna irekiera.
23:30 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Rukula eta Andoni Bakarlaria.
Ondoren, DJ Seymar.                                        

Urriak 12, larunbata: Gaupasa Eguna
12:00 Serigrafia tailerra, “Zatzaizkit”-eko Beñat Iraolaren eskutik.
13:00 II.Tiratxinas jaurtiketa txapelketa.
15:30 Trainerila estropadak errioan: Gizonezkoen X. eta Emakumezkoen IV. ikurrinak. Euskotren Ligako neskak eta Euskolabel Ligako mutilak izango dira hurrenez hurren, etxeko trainerila anfitrioi delarik!
18:00 Eriz Magoaren “Auskalo” saioa.
19:00 Elektrotxaranga plazan zehar: Joselontxos.
23:30 Kontzertuak frontoian: Liher eta Enkore.
Ondoren, erromeria: Larrian Gozo.
04:00 DJak Eliza Zaharrean eta karpan.
07:30 Errefus-bilketa!

Oharrak:
-Aginagako Jai Batzordea ez da arduratzen egun hauetan gerta daitezkeen ezbeharrez.
-Usurbilgo Udalak babesturiko festak direnez, ardura zibilaren aseguru poliza ere Udalak bereganatzen du.
-Eskerrik asko Orioko Arraun Elkarteari, estropaden antolaketan laguntzeagatik.

Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.