Oilasko biltzaileen jirak, etorkizuneko belaunaldia bidelagun

Noaua Aldizkaria 2019ko urr. 5a, 15:06

Eguna argitzerako irten dira etxez etxe Aginagako jaietako oilasko biltzaileak, eta eguerdira arteko bidea dantza batean egin dute trikitilari eta panderojoleekin. Eguerdi partean gainera, guraso eta etorkizuneko belaunaldia izango diren haurrak batu zaizkie festara.

Atarialde elkartean bapo gosalduta abiatu dute herrian gora, mendialdeko etxe eta baserrietarako bidea. Gogotsu, eta festarako gogoz. Kalejiran zehar, bizilagun eskuzabal batekin baino gehiagorekin goiza igarotzeko aukera izan dute. Dantza batean, trikitilari eta panderojoleen erritmora. Eta ilusio eta festarako gogo berberarekin itzuli dira Kaxkora.

Goizean abiatzeko orduan baino bidelagun gehiagorekin, haur eta gurasoak batu zaizkie eta kalejirara. Argi utzi dutenez, oilasko biltzaileen jirak osasun ezinhobea eta badu etorkizunik zalantza izpirik gabe. 

Goizeko jira, ohiko talde argazkiarekin eta Aginaga herriaren kolore urdinezko ke artetik agertu diren oilasko biltzaileekin borobildu dute, azken etxeak bisitatzearekin batera.