Aginaga-Aginaga, herri kiroletako lehia ikusgarria

Aginagarren sasoi ezinhobea eta desafiorako zuten gogoa elkartu ziren, aginagarrek festen hasieran eskaini zuten herri kirolen saioan.

Lokotsak biltzen, sokatiran, egur mozketan... arerio gogorragorik ezin zuten izan aginagarrek; aginagarrak! Urte luzeetako tradizioa berritu zuten jaietako lehen egunean. Herri kiroletan neurtu zituzten indarrak San Praixku Egunez. Ohi denez, dena eman zuten.